Artxibak

2023/07/04

Mugaren hestea salatzen du EAJ-PNBk

Duela kasik 24 ordu, Frantziako Tourra pasatu ondoren eta mugatik haratago euskal kartsutasuna munduari erakutsi zion Euskal Herrian, Estatuko zerbitzuek muga hestera presatu zuten. Prefetak galdegin ondoren, Avenida zubia hetsi dute berriz gaur goizean.

rss Ezagutzera eman
Mugaren hestea salatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Hendaiako eta Irungo auzapezek, Kotte Ecenarrok eta Jose Antonio Santanok, hetsiera horren salatzeko prentsaurrekoa antolatzea erabaki dute gaur. EAJ-PNBk sustengatzen ditu Bidasoako hautetsien erresistentzia, Frantziako Estatuak Europar Batasunaren bihotzean muga bat hesteko duen burugogorkeriaren aintzinean.

2021. urte hasieratik, terrorismoaren eta trafikoaren aurkako borrokaren izenean, hainbat muga-pasagune hetsi dituzte Frantzia eta Espainiaren artean. 2021eko Azaroan, sei eurodiputatuek Europako Batzordearen esku utzi zuten bi estatuen artean gehienetan bigarren mailako trafiko bide horien hestearen kontrako salaketa. 2023ko Urtarrilan, Bartzelonako Frantzia-Espainiako gailurran, Emmanuel Macron Errepublikako presidenteak eta Gérald Darmanin Barne ministroak, Frantzia eta Espainiaren artean hetsitako zortzi muga puntuak berriz idekitzeko posibilitatea aipatu zuten.

Pertsonen zirkulazio askea, Europaren integrazioaren oinarrizko printzipioetako bat errespetatu behar dela dei egiten dute tokiko hautetsiek, hainbat hilabete hauetan. Hala ere, Frantziako Estatuak entzunkor egiten jarraitzen du eta muga bat hesten du mugan bizi diren bizilagunen iritzien aurka. Okerrago, Estatuko zerbitzuek korrontearen kontra doazela dirudi : Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zubi baten hetsiera, biharamun batean, nun muga hori gainditu zuten ikurriñek eta kartsutasun amakomun batek, sinbolikoki kakolkeri bat badirudi .

EAJ-PNBk partekatzen du Hendaiako eta Irungo auzapezen haserrea. Frantziar eta Espainiar Estatuek ahal bezain bat laster konponbideak serioski aztertzea galdegiten du EAJ-PNBk, mugak askatzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!