Artxibak

2024/06/04

Kanbon indarkeri matxistaren aurkako manifestazioarekin bat egiteko deia egin du EAJ-PNBk

Emazteei egiten zaizkien indarkeri mota guziak salatzen ditu EAJ-PNBk, eta, orohar, indarkeri matxista. Gaur Ekainaren 04eko Asteartean, arratsaldeko 7etan Kanboko Herriko Etxearen aitzinean antolatu manifestaziorako deia sustengatzen du osoki EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Kanbon indarkeri matxistaren aurkako manifestazioarekin bat egiteko deia egin du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Atzo, Kanbo-ko neska batek salaketa bat aurkeztu zuen joan den asteburuan Capbreton-en izandako bortxaketa kasu batzuen gatik. Kasu hontan parte hartu duten hiru gizonak berehala entzun ditu Akizeko Jendarmeriak. Bahitua, arma batekin mehatxatua eta bortxatua, biktimak ihes egitea lortu zuen. biktimak eta bere erasotzaileek elgar ezagutu dute polizia-zerbitzuek ezagutzen duten topaketa web gune baten bidez. Azken hilabeteetan, hainbat salaketa izan dira izena emaitea galdegiten ez duen web gune honen bidez, sortu kontaktu batzuen ondotik.

Gizarte osoak erantzun behar dio bortxaketa kasu berri honi. Emazteen aurkako Indarkeriaren Behatoki Nazionalaren (ONVF) datuen arabera, urte guziz, bortxaketak, bortxaketa saioak edo sexu erasoak jasaten dituzten emazteak, guttienez 217.000 dira. Alta, urtero 13.000 salaketa baino guttiago badira, biktimen % 6ak bakarrik jartzen baitituzte salaketak. Sexu erasoak gizartearen arazoa dira. Alde batetik, biktimei laguntza eman behar zaie, jasan dituzten delituak salatzearen bidean sartu behar dira, berreraikitze lanean lagundu behar dira ere. Bestalde, kriminalak auziperatuak eta zigortak izan behar dira. Azken urte haueetan sexu indarkeriaren arazoa buruetan aintzinatu bada ere, ez da nahikoa. Gizarteak bere ikuspegia aldatzen jarraitu behar du, denek unkitzen gaituen indarkeri matxixtaren aurka borroka gaitezen.

EAJ-PNBk dei egiten du gaur arratsaldeko 7etan iraganen den elgarretaratzearekin bat egitera, Kanbon Herriko Etxearen aitzinean.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!