Artxibak

2024/06/05

EAJ-PNBk ispilu klausulak galdegiten dizkio Europari gure laborariak babesteko

Astelehenean, Frantziako eta Espainiako laborariek blokeo amankomunak antolatu dituzte Frantzia-Espainia muga osoan, Europari bizi duten krisia gogoarazteko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk ispilu klausulak galdegiten dizkio Europari gure laborariak babesteko

ARGAZKIA JAITSI

Europako laborantza alorrak bizi duen egoera larria orroitarazten du EAJ-PNBk. Laborariei klima aldaketara egokitzeko Europar Batasunak hartu dituen neurriek ez diete uzten beren lan tresnatik ongi bizitzen. Egunero zailagoa da kanpoko ekoizpen merkeagoen aurka borrokatzea, ez baitituzte betebehar berdinak betetzen. Lehia desleialak eta administrazioen eskakizun gero eta handiagoek arriskuan jartzen dute sektore osoa. Beraz, EAJ-PNBk galdegiten du ispilu klausulak ezartzea ekoizpen metodoei, laborariak beren lanetik zintzoki bizi daitezen.


Europako hauteskundeetarako egun batzu lehenago, Frantziako eta Espainiako laborariek bat egin dute beren lanetik bizitzeko duten zailtasunaz mintzatzeko. Joan den Otsailean bezala, Frantzian eta Europan mobilizatu dira ekoizpen gastuen emendaketak eta araudi pisuegiak salatzeko. Ondorioz, energiaren zergen apaltzea eta lehiaren desorekatzea gelditzea galdegiten dute, bereziki kanpoko ekoizpenen inportazioentzat, Europako merkatuan. EAJ-PNBk galdegiten du Europak babestu egin behar dituela, ekoizpen betebehar berdinak errespetatzen ez dituzten elikagaien inportazioak debekatuz, ispilu klausulak indartuz. Laborantzako ekoizpenen inportazio guziek EBko baldintza sanitario eta fitosanitario berberak betetzen badituzte, merkataritza libreko hitzarmenek ez diote araudirik ezartzen ekoizpenen egiteko moldeari.

Joan den Martxoan, Veblen Erakundeak, Izadia eta Gizakiaren Fundazioak eta Interbevek txosten bat argitaratu zuten horrelako neurriak ahal bezain bat laster ezartzea, abisatuz. Gaur funtsezkoak dira klima, biodibertsitatea eta bakoitzaren osagarria zaintzeko, baita ere laborariek pairatzen duten lehia desleiala geldiarazteko. EAJ-PNBk bat egiten du azterketa horrekin, eta Europako erakundeei galdegiten die indartu dezatela ispilu klausulen printzipioa, Europa kanpoko herrien laborariei Europako herrietan ezarritako ingurumen, osagarri eta gizarte araudi berdinen pean izan ditzaten.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!