Artxibak
2025/04/13
Baionan egin den EGI Egunean, Estebanek euskal gazteria deitu du politikan inplikatzera: “Oso garrantzitsuak zarete Alderdiari argia emateko”
EBBren presidenteak hitza hartu du gaur gazte jeltzaleen jaiaren barruan egin den mahai inguruan. Berarekin batera parte hartu dute IBBko burukide Peio Etxelekuk eta Europako Hauteskundeetarako hautagai eta EGIkide Aitana Agirrek, eta Lapurdiko hiriburutik ziurtatu du EAJ-PNBk “erantzun egingo diela” Iparraldeko hiritarren kezkei
Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Esteban gaur goizean Baionako Moma espazioan izan da EGI Egunaren barruan EAJ-PNBko gazteek `Basque Core´ izenpean antolatu duten ekitaldi politikoan. Bertan hartu du hitza Estebanek Ipar Buru Batzarreko burukide Peio Etxelekurekin eta Europako azken hauteskundeetako hautagai eta EGIkide Aitana Agirrerekin, 300 gazte jeltzalek arreta handiz jarraitu duten mahai inguruan.
Estebanek gazteei hitz egin die, Donostiako Atano IIIan egin zuen bezala, politikagintzan inplikatzera animatuz: “Oso garrantzitsuak zarete Alderdiari argia emateko, denbora berriak nondik doazen jakinarazteko, zuen kezkak gureganatzeko... azentua jarri behar diozue garrantzia ematen diezuen gaiei. Oso beharrezkoak zarete”.
Zentzu hortan, Estebanek gazteei Alderdiarekiko konpromezua eskatu die: “Alderdian parte hartzea eskatzen dizuegu, ez bakarrik erakunde edo organo desberdinetan, baita ere Alderdi ekitaldietan; bertan egon behar da, Alderdiaren gazteen presentzia ikusi behar da. Azken finean, Alderdiarekin konpromezua erakutsi behar da”. Horretarako, Aitor Estebanek ere erantzukizuna hartu du beregan, Alderdiak behar dituen aldaketak azaleratuz: “Egia da ere Alderdia egokitu behar dugula, gertatzen ari dena alderdikideei arinago, errezago helarazteko eta euren iritziak jakinaraztea beste modu batean. Azken finean parte hartzea erraztu behar dugu”, esan du.
Hain zuzen ere, Aitana Agirre azken Europako Hauteskundeetako zerrendako hautagaiak eta egikideak, duela bi aste Donostiako Atano III frontoian egindako IX Batzar Nagusiak onartutako ‘Erakunde demokratikoa‘ txostenaren harira, “gazteon kezkak eta proposamenak modu errazago batean helarazteko mekanismoak” eskatu ditu.
Bestetik, eta Lapurdiko hiriburuan zegoela aprobetxatuta, EBBren buruak nabarmendu nahi izan du Iparraldek Euskadiren eraikuntzan duen garrantzia, eta ziurtatu duenez EAJ-PNBk “are indar handiagoarekin jarraituko du izaten hiritargoaren ardurei erantzuteko tresna”. Gainera, Estebanek Euskadiko errealitate hirueleduna erakutsi du berriz, bere diskurtsoa euskaraz eta frantsesez eginez.
Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko burukideak Euskadiko lurraldeen arteko harremanak sendotzeko beharra azpimarratu du. "Gaurkoa egun bikaina da", esan du donazaharrekoak Euskadiko leku guztietatik etorritako egikideen aurrean. Halaber, Etxelekuk Alderdiak gazteekin duen konpromezua erakutsi du: “Alderdia gaztea da Iparralden eta dena dauka irabazteko. Leku asko dago borrokara joateko, ari gara hurrengo urteko hauteskundeak prestatzen eta zerrenda bat eratzen Kanbon eta gazteak sartuko ditugu postu inportanteetan. Alderdia gaztetzen ari gara eta kontzeptuetatik eta ideietatik haratago, bi erronka: zer da benetako abertzelatsuana eta zein proiektu konkretu martxan jarri ditzakegun gazteen bizitza hobetzeko”.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/04/18
BERRIA
2025/04/08
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29