Artxibak
2025/07/02
Estatuaren engaiamendu iraunkor bat galdegiten du EAJ-PNBk Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP)
EAJ-PNBk bere kezka adierazten du euskararen etorkizuna buruz, Ipar Euskal Herrian. Bere haserrea adierazten du Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika sustatzeko egitura nagusian sortu duen prekarietate egoera diruztatzearen gatik.

Joan den astelehenean, Ekainaren 30ean, Maider Béhotéguyk, Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak Ipar Euskal Herriko euskararen egoera eskasaz ohartarazi zuen, Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.
Hizkuntza politikaren erronkari erantzuteko beharren azterketak agerian uzten du EEPren, 4 kide sortzaileen (Estatua, Eskualdea, Departamendua eta EHE) finantzaketari urtero egiten zaion ekarpenaren berriz negoziatzea beharrezkoa dela, bakoitzak 650.000 euro emendatuz.
Kolektibitate bakoitza prest bada ahalegin bat egiteko, Estatuaren erantzunak, 100.000 euro eskaseko engaiamendu batendako (beste partaideei mekanikoki inposatzen zaien kopurua), erakusten du ez duela interesik aipatu eskualde hizkuntzei burua, eta EEPk egin duen lana guttietsiz.
Ipar Euskal Herriko hizkuntza politikaren koordinaziorako tresna nagusia zalantzan ezarri ez denez, EAJ-PNBk Akitania Berria eskualdeari, Pirinio Atlantikoetako Departamenduari eta Euskal Elkargoari eskatzen die Estatuaren aintzinean bloke bat egin diezaiotela, bere zerbitzu konpromisoak bete ditzan.
EAJ-PNBk oroitarazten du premiazkoa dela gure lurraldean euskararen egiazko estatus bat sortzea, bereziki, EEPk sustatzen duen euskara-frantsesa egiazko elebitasun publiko bat bideratzeko. Estatuak elebidun egin behar ditu bere enpresak edo zerbitzu publikoak: Posta, EDF,... UPPA Unibertsitatea, Suprefetura, zerga zentroa ... Zergatik Herriko Etxeek elebidun egiten dituzte harrera zerbitzua edo seinaletika, Estatuko zerbitzuak sistematikoki elebakarrak badira?
Estatuak ezin du ilusiorik banatu euskarazko irakaskuntza eskaeraren alde agertuz. Puntu honetan ere, emandako erantzuna egiazko eskariaren azpitik dago. EEPren krisia egoera orokorrago baten adierazlea da. Maila ahuletik, Frantses Estatua euskara sustatzeko eredugarri bilakatu behar da
Nabarmenak...
BERRIA
2025/06/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29