Artxibak

2025/07/04

EAJ-PNBk alferrikako probokazioa salatu du

Ekainaren 29an, igande goizean, EHZen baitan, Arberatzeko elizan, Pirinioen bi aldeetan polemika sortu duen ekintza probokatzaile bat egin du Ane Lindane artistak.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk alferrikako probokazioa salatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBk artistaren alferrikako ekintza bortitza salatu nahi du, gizartean intolerantzia eta zatiketa sentimendua mantendu besterik ez baitu egiten. Herritar ainitzek maite duten leku sinboliko baten kontra ekintza bat eraman du modu patetiko eta gorrotagarrian.  Adierazpen artistikoa sormen askatasunean oinarritzen da, baina bateragarri izan behar da ere bakoitzaren iritzi eta sentsibilitateekiko errespetuarekin. EAJ-PNBk tolerantziaren aldeko konpromiso politiko eta herritarra defendatzen du. Tolerantzia hori ezin da izan harrokeria molde bat, ezta ere probokazio izarigabekoa, ez eta demokraziaren eta askatasunaren balioen aurkakoa ere, igande goizean bezala. Sare sozialetan zabalki kontatutako gertakari horiek bereganatu ditu Baionako Fiskaltzak. Ikerketa abian da.

Gaur egun, EAJ-PNBk gizarte osoari dei egiten dio alferrikako polemika bati ez erantzutea.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata