Artxibak

2025/12/12

Euskararen alde egin dezagun hemendik

Erakaskuntzan, hedabideetan, aisialdian edo argitalpenean ari diren hizkuntz eragileen eskakizunetatik oso urrun dagoen diruztatze publiko bat erabaki du Euskararen Erakunde Publikoaren Biltzar Nagusiak, Baionan, joan den Ostegunean.

rss Ezagutzera eman
Euskararen alde egin dezagun hemendik

ARGAZKIA JAITSI

100 000 € aurreikusitako 650 000 €-tik urrun

 Haien eskaintza arrakastatsuaren aintzinean, haien beharra gero ta handiagoa da. Orroitarazten dugu Euskararen Erakunde Publikoak eta 4 partaide publikoek : Estatua, Eskualdea, Departamendua, edo Euskal Elkargoak, bakoitzarentzat, 650.000 €-ko emendaketa hitzeman zutela. Azkenean, 100 000 €-koa izanen da emendaketa hau, partaide publiko bakoitzeko. 200 000€ gehiago emanen ditu Euskal Elkargoak. Orotarat, 300 000€-aren emendaketa bere kasuan.

Euskararekiko bazkide publikoen borondate falta salatzen du EAJ-PNBk. Hegoaldeko auzotarren artean, euskara etengabe indartzen ari da. Guttiago Nafarroan, Euskal Autonomia Elkargoan baino. Lurralde honetan, euskarak gaztelaniarekin partekatzen duen ofizialtasunaren zaintza badu. Hizkuntza politika indartsu bati loturik, gure herritik sortutako hizkuntzaren alde dagoen gizarte mobilizatuagoaren sustenguan. Duela 50 urte, euskara askoz osasuntsuagoa zen Ipar Euskadin, Hego Euskadin baino, diktadura frankistatik ateratzen zirelarik.

Lankide publiko ahulegiak

Euskal Elkargoaren ausardi falta deitoratzen du EAJ-PNBk. Hastapenean, 650 000€ gehiago ematea engaiatua zen. Orohar 300 000€ izanen dira. Azken finean, EEP eta euskararekiko eragileentzat 350 000€ guttiago. Euskal Elkargoak eredugarri izan behar zen, EAJ-PNBren euskararen Lurralde Estatutuaren proiektuak, bere bidea jarraitzen duenean. Prefeturari zuzendu berri zaion tokiko hautetsi batzuen gutuna edo hizkuntz eragileen jarrerak bide horretan dabiltza.

EAJ-PNBk frantses Estadoari galdegiten dio euskara bezalako hizkuntza baten desagerrarazteko ibilbide historikoa, frantsesa inposatuz, bere gain har dezan. Horrek erakusten digu euskararen gaurko egoera. Estatuak bere doinu buruaskia gelditu behar du, joan den Abendoaren 03an, Ipar Euskadiko auzapezei igorri gutunean, bezala. Biltzeko beharrean, haserretzen egiten du.

EAJ-PNBk Estatuari galdegiten dio hizkuntza eragileen diruztatze oraindik eskasarekin ateratzea. Ez du zentzurik bere jarrerak. Ez du zentzurik euskarazko erakaskuntza laguntzea eta esparru publikoan bere erabilera ahalik eta gehien mugatzea. Estatuak ezin dio bermatu ikastola bateko ikasle bati, zerbitzu publiko batean edo enpresa publiko batean euskaraz mintzatu ahal izatea. Zerbitzu publikoetatik euskara baztertzeko politika gelditu behar du.

Euskararen Lurralde Estatutuaren beharra

EAJ-PNBk Estatuari eta bereziki, gure lurraldeko diputatuei galdegiten die Euskararen Lurralde Estatutuaren proiektua Ipar Euskal Herri mailan eraman dezaten. Legezko geriza estaturik gabe, hizkuntza guttitu baten arraberritzearen adibiderik ez da. Ez asmo handiko hizkuntza proiekturik, ez prestigio sozial handiagorik. Eta ondorioz, hizkuntza eragileei egiazko babesik ez.

(Prentsa ageri aldatua, 2025eko Abendoaren 15an)

Argazkia : EAJ-PNBk parte hartu zuen joan den Uztailaren 07an, euskarari eta Euskararen Erakunde Publikoaren diruztatzearen alde egin elgarretaratzean

 

 

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!