Artxibak

2026/01/10

Goi mailako formakuntza, gure ekonomiaren motorra?

Gure 30. urtebetetzearen karietan Ipar Euskadin, EAJ-PNBk eztabaida bat antolatzen du Urtarrilaren 21ean, asteazkenean, Baionan, Merkatal Ganbaran, arr. 6etatik 8ak arte.

rss Ezagutzera eman
Goi mailako formakuntza, gure ekonomiaren motorra?

ARGAZKIA JAITSI

Hizlariak:

Arantxa Tapia anderea, Euskal Garapen ekonomikoaren sailburu ohia

Patxi Elissalde jauna, Estia Ingeneritza eskolaren zuzendari orokorra

Sophie Voisin anderea, EAJ-PNB, erakaslea unbertsitatean

Pantxoa Bimboire Haritschelhar jauna, EAJ-PNB, Merkatal ganbarako presidentearen aholkularia

 

Euskal Autonomi Erkidegoak nola egin du ekonomia aintzinatu baten sortzeko, bere goi mailako formakuntza eta ikerketa zentroekin?

Militante eredugarrien belaunaldi batek Ipar Euskadin garapen ekonomikoaren alde lan egin zuen, 70-80ko hamarkadetan. Zer bilakaera izan du Ipar Euskadiko ekonomiak bere indar propioekin eta bereziki bere goi mailako formakuntzekin ? Nola aldatu da gure ekonomia, lan aukerak eskaintzeko? Zein gabeziak ditu ?

Geroari begira, zein erronkak ditu Euskadi osoak? Zein aukerak gure lantegi eta gazteentzat?

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!