Artxibak
2026/01/13
EB-Mercosur akordioaren aurkako jarrera adierazten du EAJ-PNBk
Ostiral honetan, Urtarrilren 09an, Europar Batasuna-Mercosur merkataritza akordioa baieztatu du Europar Kontseiluak. Inportazioen kontrolen errealitateari buruzko ziurgabetasuna eta Ipar Euskadiko laborantza ereduaren berezitasuna ikusirik, EB-Mercosur akordioa ez du onartzen EAJ-PNBk.
EAJ-PNB kezkatuta da laborantza sektoreen bilakaera komertzialarekin, behien haragiarekin adibidez. Akordio orokorrak, hasiera batean, Mercosur-eko 4 herrialdeetako inportatzaileak (Argentina, Brasil, Uruguai eta Paraguai) behartzen ditu Europar Batasuneko arau klimatikoak, sanitarioak eta fitosanitarioak (SPS) errespetatzera, horietan herbizidak edo hazteko hormonak. Inportazioaren muga kuotak ezarriak dira lehentasunezko tarifetan. Inportazio horiek zalantzan ezartzea ere posible izanen da, Europar laborariek kalteak jasaiten badituzte.
Lehen lehenik, Europar Batasuneko inportazio kontrolen gaiaren gatik bere eza adierazten du EAJ-PNBk. EBk eta Estatu kideek beharrezko bermeak eman behar dituzte neurri horiek behar bezala gauzatzeko, adibidez, abereen trazabilitateari dagokionez. Gainera, tokiko laborariekin lehia desleialak izateko arriskua eta Europako kontsumitzaileen elikadura segurtasuna zalantzan dira. EAJ-PNBk bermeak eskatzen ditu Europako erakundeen aldetik.
Beste erronka industrial batzuk ere akordio hortan sartzen dira. Baina, kalitatezko tokiko alorretan ezagutua den Ipar Euskadiko laborantza eredua kontutan hartuz eta Europar elikadura burujabetzaren garrantzia azpimarratuz, EAJ-PNBk galdegiten du etorkizunerako, merkataritza libreko hitzarmen horiek beren eremutik kanpo utz dezatela laborantza sektorea.
Argazkiaren iturria : Reporterre
Nabarmenak...
BERRIA
2026/01/07
BERRIA
2025/12/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






