Artxibak

2026/01/22

Goi mailako formakuntza ezinbestekoa da Euskadiko ekonomiarentzat

Asteazken honetan, Urtarrilaren 21ean, Baionan, Baiona Euskal Herri Merkataritza eta Enpresen Ganbaran, gure herriaren goi mailako formakuntzetaz eztabaida bat izan da, ekonomiaren motor gisa. Goi mailako irakaskuntza ezinbestekoa da tokiko ekonomia batendako, baldin eta enpresen beharrak betetzen badira eta enpresa berrien sortzea sustengatzen bada.

rss Ezagutzera eman
Goi mailako formakuntza ezinbestekoa da Euskadiko ekonomiarentzat

ARGAZKIA JAITSI

Arantxa Tapia Garapen Ekonomirako euskal sailburu ohiak gogoarazi du beharrezkoa dela "enpresen beharrei erantzuteko formakuntzak ematea". Pantxoa Bimboire Haritschelhar, garapen ekonomikoaren eragilea eta EAJ-PNBko presidentea Ipar Euskadin, urrun zegoen lurralde kontserbadore baten bilakaera orroitarazi du. 70eko hamarkadan, "hautetsiak ez ziren prest. Ez zuten enpresarik nahi. Bankuek ez zuten beren lana betetzen ". Hala ere, Mauleko eta Hazparneko zapata krisiek erreakzio bat piztu zuten: "bira berri bat hartu behar zen". Gazte batzuek herrira itzuli nahi zuten. Arrasate, eredua bilakatu zen. " Merkatal Ganbarak IDLS sortu zuen 1985ean. Estia ingeniari eskola bilakatu zen, 1996an ". Formakuntzaren orokortze testuinguru batean, ekonomia mugitu da. "Askok ez dute joan beharrik. 5.000 lanpostu betetzeko daude gaur egun. Estia goi mailako eskola da. Mailaren igoera beste eremu batzuetan ere gertatu da. Ekonomi alor berriak sortu dira, laborantza munduan bezala, laborariak beren eraldaketa egitasmora lagunduz, "herriko" alorretan adibidez».

Estia-ren palanka efektua

Patxi Elissaldek Estia-ren arrakastaz mintzatu da eta lurraldeko "palanka efektua" zehaztu du. "Prestakuntza teknologikorik eza tokiko ekonomiaren oztopoa da. 6.000 ikasle ohietatik 800 Ipar Euskadin ari dira lanean. Hastapenetik, eskolaren proiektua lurraldean errotzea eta nazioartean idekitzea da, Bilboko ingeniari eskolarekin edo Inglaterran, Cranfieldeko unibertsitatearekin dituen lankidetzeekin. Estiak hasieratik izan du lurraldearentzat baliagarria izateko eginkizuna. Enpresak etorri dira gure guneetan gure zerbitzuez baliatzeko, Internet kasu. Inkubagailu bat sortu da enpresa proiektuak bultzatzeko. Gure ikasleek ikaskuntza-kontratuak egiten dituzte enpresa lankideekin. Ikerketa programa zorrotzak ere garatzen ditugu, errobotikan edo informatikan. Enpresa klusterretan parte hartzen dugu ere. Izarbel-en, bereziki, beste enpresa batzuk erakarriko dituzten enpresa berrien ex nihilo sortzen laguntzen dugu, aldi berean tokiko enpresen garapenean lagunduz ".

Salamanka eta Arrasate


Goi mailako egitura guztiek ez dute eragin bera lurralde batean. Patxi Elissalde-k konparatu du Salamankako Unibertsitate ospetsuak ez duela Gaztela eta Leongo eremu hori puntako lurralde bihurtu, Eskola Politeknikoarekin eta Arrasate Unibertsitatearekin, beren ibarraren ekonomia bultzatu duten bezala. Estia, Arrasateko urratsetan kokatzen da.
Sophie Voisin-ek, Pabeko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko irakasleak, lurraldeko unibertsitate nahihandiaren eta unibertsitate publikoen barne errealitatearen arteko desoreka aipatu du, finantzaketan behera eginez. "PAHUko 11.000 ikasleetatik 4000 Baionan dira. PAHU diziplina anitzekoa da: zuzenbidea, Letrak, kudeaketa, hizkuntzak... Estiak dituen erronka ezberdinei erantzuten du Unibertsitateak. Ipar Euskadin erabakigune baten eskasiak ere unibertsitatearen garapena geldiarazten du. Arbitraje garrantzitsu batean, Pabeko lurraldea lehenetsia da ".

Oztopoak eta erronkak

Sophie Voisin-ek, halaber, lizeo profesionalen eta enpresa munduaren arteko lotura finkoak azpimarratzen ditu. "Goi mailako hezkuntza mailan, prozedurak oso luzeak dira. PAHUren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko titulazio bikoitzen proiektuaren adibidea eman du. Euskara lizentzia soil baten proiektua duela 10 urte abiatu da eta beharko luke bururatu hainbat laster.

Arantxa Tapiak ere azpimarratu du "enpresa beharren eta formazio egokituen arteko egokitzapen denbora. Bitartean, beharrak aldatzen dira ". Hurrengo erronketan, Sophie Voisinek " unibertsitate berezi baten" beharra aipatu du. Bere perfil teknologikoa azpimarratua da, Patxi Elissalde-k jarraitzen duen Tarbes-en proiektu bat bezala. Egitura teknologiko autonomo bat sortzen ari dira, anbizio handiko proiektu baten gainean, finantzaketa handiak biltzen dituena. "Lurraldean eragina izanen du". Arantxa Tapia ideia bat garatzen ari da. Goi mailako pertsonak erakartzea lortzen dute, askotan tamaina ertain edo ttipiko enpresen mesedetan, baina beren jarduera sektorean bikainak direnak. "Zergatik ez ditugu bikaintasunaren formakuntzak aztertzen, ikasle onenak erakartzeko eta enpresak sortzen edo garatzen laguntzeko"?


Ipar eta Hego Euskadiko loturen erronka hor dago beti, nahiz eta unibertsitateen artean "mugaz gaindiko" proiektuak egon. Estatu mailako araudiak oztopo izan ohi dira. Sophie Voisinek orroitarazten du Ipar Euskadiko ikasleak ikasle atzerritarren kuotan sartzen direla, Hego Euskadin. " Medikuntza Fakultaterako, plaza bat baizik ez da ikasle" atzerritar "batentzat!". "Asko egin da, baina hobekiago egin genezake", ziurtatu du Patxi Elissaldek. Etorkizun amankomun baten eraikitzeko beharra, molde azkarrago batean.

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!