Aberri Eguna 2026

Artxibak

2026/03/20

Bidasoako Aberri Eguna 2026 : Apirilaren 04an larunbatean Urruñan

Aberria bizi! Euskal aberria bizi dugu.

rss Ezagutzera eman
Bidasoako Aberri Eguna 2026 : Apirilaren 04an larunbatean Urruñan

ARGAZKIA JAITSI

Euskaldunak sortzez edo adopzioz, gure deitura izan dadin Etcheberri edo Durand, berdin zaigu, herri hau maite dugu, bakoitzak bere moldean. Bizi dugu, bereziki, Ipar Euskadi, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroa biltzen dituen Bidasoa honetan .

Biziarazten dugu bakoitza gure iharduen bidez, gure lanaren bidez, gure enpresaren bidez, gure elkarte engaiamenduaren bidez, zozial, kirol, ingurumen edo kultur alorretan. Euskararekiko atxikimenduaren bidez biziarazten dugu, mintzatuz, entzunez edo gure haurrei ikasteko aukera emanez. Tradizioekin eta kultur sorkuntzarekin dugun atxikimenduaren bidez biziarazten dugu. Nortasun zehaztu eta hetsietatik urrun, bakoitzak bere Euskadi, bere moldean maitatzeko eskubidea du.

Aberria bizi! Zatozte gurekin herri hau, bizitzeko eta eraikitzeko borondate hori partekatzera. Hitzordua, Apirilaren 4an, larunbatean, Urruñan, Pausun, Elizaren plazan, goizeko 11etan : mitina EGIko gazteekin eta tokiko arduradunekin. Animazioak, aperitiboa eta sagardotegi bazkaria. Izenak eman : contact@eaj-pnb.eus.

 

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!