Artxibak
2026/04/04
Gure aberria biziaraz dezagun!
Bidasoako 4. Aberri Egunak erakutsi du atzo, gaur eta bihar bezala, gure baitan bizi den aberri honen eragileak girela.
Bidasoa da euskal aberri proiektuaren bihotzean. Euskaldunen aniztasuna eta batasuna, egunerokoan bizi direnak, Nafartarren, Lapurtarren eta Gipuzkoarren artean. Euskal kontzientzia berezi bat sorrarazi du.
Rémi Bernis Arrue EHUko doktoregaiak dioenez, "Bidasoa ez da muga bat, garai batean aurkari izan baina hizkuntzak batzen dituen hiru lurraldeen arteko lotura bat da". Orroitarazi du aitzindarien engaiamendua, Sabino Aranaren garaikideak, Mattin Guilbeaut bezala. Donibane Lohizuneko auzapeza, XIX. mendearen bukaeran, Arturo Campion-ekin zuen gutuneria Euskalzaleen Biltzarraren, euskal kultura sustatzeko elkartearen, sortzearen hasieran izan da. 1892an, Jean de Jaurgainek lehen Zazpiak-Bat marraztu zuen, Antoine d'Abbadie-k antolaturiko euskal pesten karteletan zabaldua. Gure aberriari, gure nazioari, euskaldun anitzen bihotzetan bizia eman dioten aitzindarien artean daude.
Euskaldunen belaunaldiek gure aberria biziarazten dute. Ideia hori eta sentimendu hori etengabe ari dira handitzen, Ipar Euskadin. Marie Tellechea, Ipar Euskadiko EGI, EAJ-PNBko gazte erakundearen ordezkaria, da, berrikitan arrapiztua Ipar Euskadin. "Gizarte zuzenago bat" defendatzen du, elkartasuna elkarri laguntza ematea da. "Elkartasun horrek zentzu osoa hartzen du biztanleek jakintzak, ideia berriak eta aberastasuna elgarrekin sortzen dituzten lurralde batean". Elgarrekin biziaraz dezagun gure herria. Aberria bizi! Gure oinarri demokratikoa berresten du, "eredu mehatxatua, batez ere estatuen arteko indar harremanen gatik".
Nafarroan, Lesakako, Gipuzkoan, Irungo eta Hondarribiko Herri Biltzarretako ordezkariek, baita, Ipar Euskadin, Bidasoako Herri Biltzarraren buruak, batzen gaituen helburu amankomunak ekarri dute gogora. Batzen gaituen aberria. Euskal Herriak, bere osotasunean, EAJ-PNB behar du, aberri askeago eta gizarte harmoniatsuago bat eraikitzen segitzeko.
Pantxoa Bimboire Haritschelhar, Ipar Euskadiko EAJ-PNBren buruak dio: "Aberria denona da. Gure bihotzetan bizi da, gure buruetan. Ospa dezagun gure aberria jai egun honetan. Denon artean ". Izan gaitezen gure aberriaren eragileak, euskara erabiliz edo gizarte mugimenduaren ekimenetan parte hartuz. Gure Aberria bizi dezagun!
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
EBB
2026/02/23
BERRIA
2026/02/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







