Artxibak

2026/07/02

EEP : Estatuak zinez bilatzen du euskara bizi dadin?

Ohitura bat izan liteke. Duela urtebete eskas, 2025eko Uztailaren hastapenean, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) mehatxatua zen Estatuaren ekarpenaren behera berrikusia zelako, hartutako engaiamenduen begira.

rss Ezagutzera eman
EEP : Estatuak zinez bilatzen du euskara bizi dadin?

ARGAZKIA JAITSI

Garai hartan, Maider Béhotéguy EEPren presidenteak eta Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak dei egin zieten tokiko, eskualdeko eta departamenduko erakundeei. Urtebete geroago, berdin. EEPren Biltzar Nagusiaren karietara ere, Ekainaren 25ean, Ostegunean, Estatuko hiru ordezkariek Seaskari, euskarazko murgiltze eskolen federazioari, diru laguntza emendatzearen aurka bozkatu dute. Hala ere, erabakia onartua izan da. EAJ-LPB pozik dago gure lurraldearen kultur eta nortasun interesen alde norabidea mantentzen jakin izan duten tokiko hautetsien zintzotasuna gatik.

Pasatzen ez den Estatuko hordago bat

Joan den Ostegunean, lankidetza funtseko bost bazkideen ordezkariek erabaki behar zuten 540.000 euroko diru kopuru gehigarri hori nola banatu Ipar Euskadiko hizkuntza ekintzako, eragile pribatuen artean. Alde batetik, bozketa atzeratu nahi izan ondoren, azkenean Estatuko 3 ordezkariak eskola murgiltzaileen federaziorako diru kopurua handitzearen aurka agertu dira. Bestalde, kontrako ahotsak baino gehiago izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, postaz, ondotik, Akitania Berriko 3 ordezkariek, Euskal Elkargoko 3 ordezkariek eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 3 ordezkarietatik 2ek alde bozkatu dute. Estatuko eragileen presio saioa ez da aski izan tokiko erakundeetako ordezkariak euskararen aldeko misiotik desbideratzeko. Bere ohoretan da, baina partida irabaztetik urrun da oraindik.

Estatuaren borondate txarra euskal hizkuntz politikei buruz

EAJ-LPBk salatu du Estatuak jarrera kontraesankorra duela euskarazko hizkuntza politiken gidaritzan. Oro har, ekintza publikoaren eta bereziki hizkuntza politiken gidaritzan biziki zaila den testuinguru batean, finantzaketa publikoen ahultasunak, Estatuaren oraiko nahikeriari lotua, gure lurraldearen nortasun berezi baten adierazpena oztopatzea nahi duela ematen du. Joan den Maiatzean, Edouard Geffray Hezkuntza Nazionaleko ministroak erran zuen ez bezala, euskarazko irakaskuntza ahultzen ari da, dudarik gabe.

Frente guzietan borrokatu behar dugu.

Estatuko zerbitzuen aldakortasunaren aintzinean, Eusko Jaurlaritzak euskararen alde duen etengabeko engaiamendua azpimarratzen du EAJ-LPBk. Izan ere, Asteazkenean, Ekainaren 30ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak eta EEPk 2026. urtean Ipar Euskadiko eragile "estrategikoei" zuzendutako gora dagoen aurrekontuaz berri eman zuten. Lankidetzarako fondo bateratua etzen handitu 2017tik. Helduei euskararen kurtsoak, irakaskuntza eta hedabideak dira diru hartzaile nagusiak. Euskal Konfederazioa bezala, euskararen aldeko elkarteen konfederazioak, orroitarazi ahal izan duen bezala, funts amankomun horren xedea da "euskaran epe luzean" inbertitzea.

Argazkia : Euskararen sustengatzeko hiruko itunaren arraberritzea, joan den Maiatzaren 14an, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean- © Irekia   

 

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!