Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Archives

15/02/2016

Euzkadi Buru Batzarrak bere lehen bilera ospatu du Sabin Etxean

Iruñean ospatutako Batzar Nagusitik irten den Euzkadi Buru Batzarrak agintaldi berriari eman dio hasiera oraingo egoera politikoa aztertuz

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarrak bere lehen bilera ospatu du Sabin Etxean

TELECHARGER LA PHOTO

EAJ-PNVk asteburuan Iruñean ospatu duen Batzar Nagusitik irten den Euzkadi Buru Batzarrak bere lehen bilera egin du gaur Sabin Etxean, lerro hauek idatzi diren unean oraindik amaitu gabe egon den batzarra, hain zuzen. Andoni Ortuzar presidente berraukeratua izan da batzarburu eta bertan izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, eta aberri exekutiba osoa. Kideak 14:00etan elkartu dira eta EBBren batzarrari hasiera eman baino lehen, burukide aukeratuek kargua utzi duten burukideekin bazkaldu dute elkarrekiko esker ona eta asmo onak nagusi izan diren topaketan. Gaurkoa izan da EBBren lehen bilera Maria Eugenia Arrizabalaga, Iñaki Txueka, Mikel Burzako, Ana Esther Furundarena, Mireia Zarate eta Kepa Aldamarentzat.

Asteroko bileran, EBB berriak Batzar Nagusiaren balantze positiboa egin du. Euzko Alderdi Jeltzaleak lau urterik behin egin ohi duen Batzar honetan bere idearioa etorkizunera begira esparru politikoan, sozialean, ekonomian eta kulturan gidatuko duten ardatz nagusietara moldatzeko aukera izan du aurten. Eta egin du, gainera, euskal gizarteari EAJ-PNVren barne egoerarekin bat datorren batasun,indar eta konpromisoa erakutsiz. EBBren presidente eta burukideek gaur egungo egoera politikoa aztertu dute, Euskadin (EH Bildurekin EUDEL eguneratzeko lortu den akordioa, Udal Legea eta jeltzaleek Eusko Legebiltzarreko lege egutegiari emaniko bultzada) eta Espainiar Estatuan (Gobernua osatzeko negoziaketen egoera). Bozeramaile jeltzale ezberdinek eta PSOEko ordezkariekin hasiera bateko bi bilera egin ondoren, une honetan “stand by” egoeran dago ordezkari sozialistek aurretiko akordioak noiz lortuko zain. Kasu honetan, gerta liteke PSOEk sei diputatu jeltzaleen babesa eskatzea. Egoera hori emango balitz, Ortuzarrek irratian eskaini duen elkarrizketan azaldu du bere alderdiaren erabakia PSOEk ‘euskal agendarekiko’ bermatu ahalko duen konpromiso mailaren araberakoa izango dela.

EBBk bere lehen bileran Muriel Casals Junts pel Sí taldeko diputatua gogoratu nahi izan du, atzo, igandez, heriotzara eraman duen istripu larrian zendu zena.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Points de Vente
Elections législatives des 11 et 18 Juin 2017 - Télécharger les programmes

Les Démocrates Basques
Alderdi Eguna 2017