Archives
30/03/2025
Aberri Batzarrak aho batez erabaki du Aitor Esteban izango dela EBBk datozen lau urteotan izango duen presidentea
Jeltzaleen organo gorenak Donostiako Atano III pilotalekuan aukeratu du gaur EAJren Aberri Exekutiba berria. Hemendik aurrera, burukide izango dira Markel Olano eta Ion Gambra (Gipuzkoa), Maitane Ipiñazar, Manu Tejada, Miren Martiarena eta Andoni Busquet (Bizkaia), Joseba Díez Antxustegi (Araba) eta Javier Ollo (Nafarroa)
EAJ-PNVren Aberri Batzarra osatzen duten ehun kideek aho batez erabaki dute Aitor Esteban Bravo izango dela, datozen lau urteotan, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea. Hala erabaki du jeltzaleen aginte organo gorenak gaur goizean Donostiako Atano III Pilotalekuan egin duen bileran, Gipuzkoako kirolgune mitikoan 1.800 lagun batu dituen ekitaldi politikoa hasi baino ordu bete lehenago. Estebanek, 2013. urteaz geroztik Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaile izan denak, Andoni Ortuzarren lekukoa hartu du, EBBren burutzan bere lehen agintaldiari heltzeko.
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, bilera berean, Euzkadi Buru Batzarra berritu du, berezko dituen zortzi burukideak aukeratuz. Hemendik aurrera jeltzaleen Aberri Exekutiban izango dira Maitane Ipiñazar, Manu Tejada, Miren Martiarena eta Manu Tejada (Bizkaia), Markel Olano eta Ion Gambra (Gipuzkoa), Joseba Díez Antxustegi (Araba) eta Javier Ollo (Nafarroa). EBBren presidenteari eta zortzi burukide berriei beste kide batzuek gehituko zaizkie, osotara 14 kide direlako. Arestian esandakoekin batera Euzkadi Buru Batzarra osatuko dute 2024ko azaroan lurraldeka aukeratu ziren presidenteak: Iñigo Ansola (Bizkai Buru Batzarra), María Eugenia Arrizabalaga (Gipuzko Buru Batzarra), Jone Berriozabal (Araba Buru Batzarra), Unai Hualde (Napar Buru Batzarra) eta Pantxoa Bimboire Haritschelhar (Ipar Buru Batzarra).
Faits saillants...
ACTUALITÉ
18/04/2025
ACTUALITÉ
08/04/2025
EBB
30/03/2025
ACTUALITÉ
30/03/2025
Les plus populaires...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
29/09/2024
EBB
29/09/2024