Artxibak

2017/10/05

Katalunia: Izaskun Bilbaok Europako Parlamentura eta Europako Kontseilura eraman du Urkullu lehendakariak bitartekaritza eskatzeko zabaldu duen proposamena

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak eskari formala aurkeztu du Kataluniako krisia Europako Kontseiluaren agendan jasotzeko eta gatazkari elkarrizketa bidezko irtenbidea ematea xede.

rss Ezagutzera eman
Katalunia: Izaskun Bilbaok Europako Parlamentura eta Europako Kontseilura eraman du Urkullu lehendakariak bitartekaritza eskatzeko zabaldu duen proposamena

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Bilbao Barandicak osoko bilkuran azaldu du Lehendakaria Jean Claude Junckerrekin hitz egin zuela eta bere burua eskaini zuela Europaren bitartekaritza lana bultzatzeko. Ildo beretik gogoratu zuenez, Europar Batasuna “ez zen elkarri gaitzespenak eginaz eta legearen mugak baliatuaz eraiki, baizik eta elkarri entzunaz,ulertuaz eta elkarren artean eraikiaz”.

Testuinguru honetan, euskal eurodiputatuak gaur parte hartu du Parlamentuan  Europako Kontseiluaren bilera prestatzeko egin den eztabaidan. Izaskun Bilbao Barandicak era berean eskatu du Katalunian bizi duten arazoa agendan jaso dezatela “estatu kide baten egonkortasuna jokoan dagoelako eta, ondorioz, Batasunaren egonkortasuna ere  bai”.

EAJko ordezkariak gogoratu duenez Kataluniako krisiari buruz egin duen eskariak bat egiten du jeltzaleek europar proiektuan jarri duten fede onarekin: “Europazaleak gara, sortzaileen baloreetan sinesten dugu eta oso kezkatuta gaude, isilik geratzeak eta blokeoa edo indarkeria baliatzeak ez dutelako  balio izango soilik politikaren bitartez  konponduko den arazoari irtenbidea bilatzeko. Funtsezko eskubideez ari gara”.

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.