Artxibak

2017/11/03

EAJ-PNBk deitoratzen du eta gaitzesten du Kataluniako hiritargoaren herri ordezkari zilegiak kartzelaratu izana

EBBk exijitzen du Espainiar estatuan politika judizializatzeari berehala uztea eta Estatuko fiskal nagusia berehala kargugabetzea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk deitoratzen du eta gaitzesten du Kataluniako hiritargoaren herri ordezkari zilegiak kartzelaratu izana

ARGAZKIA JAITSI

Auzitegi Nazionalak Oriol Junqueras Kataluniako Generalitateko Presidenteordea eta Jordi Turul, Raúl Romeva, Josep Rull, Dolors Bassa, Meritxell Borrás, Joaquim Forn eta Carles Mundó Generalitateko Kontseilariak atxilotzeko hartu duen erabakiaren aintzinean, Euzkadi Buru Batzarrak mezu hau adierazten du :

- deitoratzen dugu eta erabat gaitzesten dugu Auzitegi Nazionalak hartu duen erabaki hau. Beste behin ere, `procés´ aren inguruan Estatuko botereen aldetik hartu den erabakiaren aintzinean aurkitzen gara. Halako beste erabakiak izan dira, besteak beste, poliziaren jarduera urriaren 1ean eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazio drastikoa, Kataluniako agintari zilegiak kargugabetzea ekarri duena. 

- Espainiako estatuan politika judizializatzeari berehala uztea exijitzen dugu. Era berean eskatzen dugu José Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia berehala kargugabetzea, gatazka politiko bat konpontzen lagundu beharrean, gatazka hori gaizkitu duen eragile aktibo bihurtu delako.

- Konbentzituta gaude Kataluniako egoera politikoa eta han ematen ari den gatazka politikoa ezin direla epai judizialen bidez edo inor kartzelaratzearekin bideratu edo konpondu. Hori lortuko da soilik elkarrizketaren eta negoziaketaren bidez eta, azken finean, Kataluniako herritarrek askatasunez eta demokratikoki adierazitako borondatea errespetatzen bada.

- Kataluniako etorkizuna ezin dute elkarrizketarik ezak, inposaketak eta desadostasunak baldintzatu. Kataluniak eta kataluniar herriaren eskakizunek demokrazia behar dute, hau da, demokrazia giroan jardutea ezberdinen artean hitz egiteko, gehiengo nahikoekin adosteko eta hiritargoak askatasun osoz bere iritzi eta erabaki politikoa adierazterik izan dezan berme guztiekin eta eraginkortasun osoz. Euzko Alderdi Jeltzaleak bere konpromiso osoa adierazten du demokraziarekin eta elkarbizitzarekin eta berretsi egiten du kataluniar eta euskal errealitate nazionalak aitortzea eta gizarte biek izan nahi dutena erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea direla oinarririk onena etorkizuna lantzeari egiteko orduan. Katalunia eta Euskadi nazio bi gara, bakoitzak dauka bere bidea baina biok batzen gaitu askatasun eta demokrazia nahi berberak.

 

Pako Arizmendi

Euzkadi Buru Batzarreko burukidea

Eaj-Pnb-ren presidentea Ipar Euskadin

 

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.