Artxibak
2017/12/05
Modernitateari lotuak dira Korzikar abertzaleak
« Pè a Corsica » koalizioak emaitza aipagarria lortu du Korzikar Herrialde hauteskundeen 1. itzulian !
54 211 boz eta bozen %45.36ak lortu ditu. 2015eko Herrialde hauteskundeei begira, 20 200 boz gehiago lortu ditu lehen itzuliari konparatuz eta 1400 boz gehiago bigarrenari konparatuz. « Rinnovu » delako bigarren zerrenda abertzale batek 7 996 boz eta bozen %6.69ak lortu ditu. Bi emaitza horiek gehituz, abertzale korzikarrak gehiengo absolutua lortu dute, %52 boz baino gehiagorekin. Sekulan lortutakoa ere !
2018ko Urtarrilan, eraikiko da Korzikar lurralde Erakunde bakar berria. Departamenduen eta Herrialdearen eskumenak bilduko ditu. Aldaketa nahia eta modernitatearen bidean diren abertzaleen garaipena nahi dugu. Korzikar guzien aldeko anbizio kolektiko zintzoa defenditzen dute. Harrotasun baikor bat erakusten dute, XXI. mendeko globalizazioan, beren hizkuntz eta kultura korzikarra aldarrikatuz. Erakusten dute ere, eguneroko gaien kudeatzeko ahala, podere hurbil batean, itsas garraioarekin, adibidez.
Anbizio kolektiboa, harrotasun baikorra eta podere hurbil baten kudeatzeko gaitasuna beharrezkoak izanen dira ere Euskal Elkargo berriaren arrakastarentzat, jakinez bera ere Ipar Euskadiko Lurralde Erakunde bakar bat bilakatu beharko dela.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
EBB
2025/09/28
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







