Artxibak

2018/02/02

Zein leku izan behar dute Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako kultur adierazpen desberdinek ?

Euskal Hirigune Elkargo berriaren sorkuntza Ipar Euskal Herri osoaren mailan politika berriak garatzeko parada da. Hala ere, Lapurdiko, Baxenabarreko eta Xiberoako herrialde historikoetako tokiko berezitasunek elkargo berrian zein leku izanen duten jakin nahi izatea zilegi da. Izan ere, hizkuntza politikaren gidaria ezaguna dugu: Beñat Arrabit. Baina, zabalago, kultur arloan, norabideak menturazkoa eta arriskutsua dirudi. Zalantza horiengatik, lurraldeetako kultur aniztasunak ondorioak jasan ditzakete.

rss Ezagutzera eman
Zein leku izan behar dute Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako kultur adierazpen desberdinek ?

ARGAZKIA JAITSI

Hizkuntzak: Erakunde publikoaren lana

Hizkuntza arloan, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) daraman lanak euskararen garapenean eraginen duela erran genezake, gure eskualdean okzitaniera ere agertu artean. 2004an sortu zenaz geroztik, EEP euskararen arloko proiektu bat garatu nahi duten eragile publiko guzien bitartekari nagusia bilakatu da. Borondate horren marka gisa, udaz geroztik, Elkargoaren hizkuntza politikaren ardura duen Beñat Arrabit EEPko burua da ere. Hautetsi karguen metaketa baino gehiago, arlo horretan koherentzia erakustearen isla da.

Euskal Hirigune Elkargoan, hizkuntza politikaren ardura hartzeko hitzaldian, ahaleginak Ipar Euskal Herri osora bideratuko direla, baina, « bereziki, biztanle gehien biltzen duen euskal kostaldera buruz bideratuko direla » esplikatu zuen Arrabitek. Arrazoizkoena demografiari jarraitzea da, bai. Baina, kultura ezberdintasunek euskal nortasun anitza atxikitzen laguntzen dute. Dantzari xiberotarrak eta Glissegunako kostaldeko euskaldunak, denek dute lekua gure artean. Horregatik, beste kultura adierazpen guzien gainetik hizkuntza lehenesten duen ikusmoldeak arrangura eta kezka sor dezake.

Euskal herrialdeetako kultur adierazpenak gidari baten bila

Hizkuntza politikak ahalik eta kopuru handienaren bereizketarik gabeko garapena lehenesten duela dirudi.  Aldiz, kultur politikak ez du oraindik gidaririk aurkitu. Norabide argirik gabe, ipar Euskal Herri barnealdeko kulturen lekua zein izanen den jakin nahi genuke.

Izan ere, mementoan, kultur politika lantzeko ez dago hizkuntza politikan EEPk egiten duen lan koherente bertsua eginen lukeen akuilatzailerik. Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta bere baitako 150 elkarte kideak estatuko erakunde batzuekin (Scène nationale…) elkartuko balira, kultur politika argiago bat eta jokatzeko leku interesgarriago bat sortuko litzateke.

Euskal Hirigune Elkargoaren baitan, kultur politika ez da hizkuntza politikaren hein berean jartzen. Euskarak, hizkuntzaren zaintzeko eta garatzeko, kargu bikoitza duen lehendakariorde bat badu. Kultur politika, aldiz, bigarren mailako rol batera baztertua da. Kultur partaidetzak, arte irakaskuntza eta kultur ondarearen ardura duen hirugarren kontseilari gisa, Bruno Carrère jaunak jokatzeko lekurik gabeko politika zail hori bideratzen du.

Zentzurik, ahalik eta baliabiderik gabe jokatuz gero, barnealdeko herrialde historikoek, eta, bereziki, Baxenabarrek eta Xiberoak, beren demografia ahularengatik, hautu horiek paira litzakete. Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean, « Euskal Herria kultur lurraldea da, kultur guzien lurraldea. Euskaraz, gaskoiez, hizkuntza orotan, hemen, kultur adierazpen guziek dute oihartzuna » irakur daiteke. Hala ere, lurraldeko kultur adierazpenen aniztasuna lanjerrean da.

Pako Arizmendi, EAJ-PNBko Ipar Buru Batzarreko  presidentea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!