Artxibak

2018/05/23

ETA-ren bururatze definitiboak baketze urrats berri baten hastapena markatzen du

ETAren desegitea bermatzen duen Kanboko nazioarteko topaketaren ondoren, EAJ-PNB, Ipar eta Hego Euskal Herri osoan dagoen alderdiak pundu hauek zehaztu nahi ditu :

rss Ezagutzera eman
ETA-ren bururatze definitiboak baketze urrats berri baten hastapena markatzen du

ARGAZKIA JAITSI

- Ipar Euskadin, ETAren bururatze ekintza hau ez da ETAk egin behar zuen bururatzea. Bere ardura asumitu behar zuen talde honek, bere ekintzak gehienik unkitu duen Eusko Autonomi Erkidegoan deseginez. EAJ-PNBrentzat, Euskadi bakar bat da, baina sentikortasun ezberdinak daude Ipar eta Hego Euskadin, ETAk utzi dituen sufrimendua eta bortitzkeriaren gainean. ETAk 830 jende hil ditu, gehienak Eusko Autonomi Erkidegoan. Espaniako indar seguritate kideak, ertzainak, arduradun politikoak, eragile ekonomikoak eta zozialak. Lantegiburuak dirua bortxaz kendu eta mehatxatu ditu. ETAk, jendeak bahitu ditu, lurralde huntako milaka herritar mehatxatu ditu. Estado españolaren aparatoen legez kanpoko bortitzkeriak berdin arbuiagarriak dira eta Justiziaren aintzinean ere epaituak izan behar : GAL edo Batallon Vasco Español bezalako talde paramilitarren hilketak edo tortura pratikak. Beren aldetik, Kanboko nazioarteko Topaketaren arduradunek, ETAren desegiteari toki bat atsemaitearen merezimendua ukan dute.

-Alderdi politiko eta gizartearen zati baten ordekari bezala, ETAren bururatzea bermatzeko hor zen EAJ-PNB. Andoni Ortuzar, EAJ-PNBren buru nagusia, Joseba Aurrekoetxearekin batera, EBB, aberri zuzendaritza ordezkatu dute. Unai Hualde, Nafarroako presidentea eta Pako Arizmendi, Ipar Euskadiko presidentea ere Kanbon ziren. Joseba Egibar ere EAJ-ren ordezkaritza hortan zegoen, 1998-1999 arteko Lizarra-Garazi prozesuaren eragile nagusi bezala.

-Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak elgarrekin jokatu dute. Zergati etiko eta politikoen gatik etziren Kanbora joan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria eta Uxue Barkos, Nafarroako gobernuaren presidentea beren gizarte osoen ordezkariak dira, bereziki terrorismo horren biktimenak. Hainbat, euskal herritarren sentikortasunari erantzuteko ezin zuten ETArekin adostu ekintza politiko batean parte hartu. Nazioarteko topaketa horren preparaketetaz baztertuak egon ondoren, herri zaintzaz ardura duten podere politiko bezala, ezin zuten ekintza honi babesik eman, xehetasunak jakin gabe, bereziki ETAren desegite bermeak ezagutu gabe.

- Jarrera horren ondorioz, Urkullu Lehendakariak jasan dituen kritiken edo damuen aintzinean, bere sustengu osoa ekarri nahi dio EAJ-PNBk, bereziki prozesu honen eragile nagusi gisa, denen errespetua merezi duelako. Podere españolarekin, eramaiten duen bitartekaritza diskretoari esker Madrilek Pariseri egin presioa indargabetzen lagundu du. Urkullu Lehendakariak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako plangintza Ipar Euskadin ezagutua izaitea merezi lezake ere : arduradun politikoen arteko topaguneak aurkitu 40 urteko bortitzkeri interpretazioaz, bizikidetzarako programak xutik ezartzea : gatazka horren eragileen arteko topaketak : ETA eta GALen biktimak, ETAren militante dolutuak eta ETAren biktimen artean, …, eragile zozialak, unibertsitalariak, komunikabideak mugitu elgar ulertzea errexteko, foro, telebista programa edo aditu txoxtenei esker, berrikitan, bat torturaz.

-ETAren desegiteak prozesu horren aro berri batean sararazten gaitu. Mehatxu terrorista bururatze definitibo honek baketze giro batean sararazten gaitu, presoen hurbilketa ahalbidetzeko eta gatazka honen biktimei zor zaizkien nazioarteko eskubideen errespetuan aintzinatzeko, egia, justizia eta konpoketa eskubideak.

 

Pako Arizmendi, EAJ-PNBren burua, Ipar Euskadin, EAJ-PNBren aberri zuzendaritzaren burukidea

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.