Artxibak
2018/10/22
Euzkadi Buru Batzarrak Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Adierazpena izenpetu du Izpuran
Euzkadi Buru Batzarrak bat egin du gaur eguerdian Euskara Batuaren Adierazpenarekin, zeina Euskaltzaindiak hile hasieran Arantzazun egin zuen 17. Kongresuan onartu baitzuen. Izenpetze hau Izpuran (Nafarroa Beherean) egin du Euzkadi Buru Batzarrak, eta bertan egingo du gaur arratsaldean astelehenero egin ohi bilera,gaur goizean lehen sektoreko inguruko hainbat enpresa bisitatu ondoren.

Duela aste pare bat, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskararen erabilera bultzatzeko xedearekin egingo den Euskaraldiarekin bat egin ondoren, oraingo honetan EBBk bere egin nahi izan du Euskaltzaindiak Euskal Herriko belaunaldi berriei “euskara batua erabiltzeko eta bere egiteko” egin duen deia. Babes hori publikoki adierazteko, burukide guztiek izenpetu dute gaur Euskaltzaindiak egin duen adierazpena. Ekitaldi berean izenpetu du Beñat Arrabitek, Arrosako alkate jeltzaleak, Iparraldeko Elkargo Bakarreko Hizkuntza Politikarako presidenteordeak eta Euskararen Bulego Publikoko presidenteak. “ Niretzat ohore bat da EBB gaur Garazi-Baigorri ingurura hurbildu izana Euskatzaindiak euskara batuaren alde egin duen adierazpenarekin bat egiteko”, erran du Arrabitek. “Hemendik oso hurbil sortu eta bizi zen Jean Haritschelhar, luzaz Euskalzaindiaren buru egona. Inkestek erraten digute lurralde hauetan bizi giren pertsona guztien %50ek euskara ezagutzen dugula, baina erabilera ez da maila horretara heltzen. Gaurkoa moduko ekitaldiek lagundu behar digute euskararen erabilera Iparraldean ere sustatzen eta bultzatzen”, gaineratu du.
EBBko presidente Andoni Ortuzarrek aditzera eman duenez “ EAJ-PNVk Zazpiak Bat goiburua aldarrikatzen du eta bultzatzen du. Horregatik izenpetu nahi izan dugu euskara batuaren aldeko adierazpen hau Iparraldearen bihotzean. Duela 50 urte batuak hainbat eztabaida eragin zituen EAJren baitan. Horiek guztiak aspaldi gainditu ziren. Gaur, euskara batuak euskal lurralde guztiak josten ditu eta Bidasoaren alde bietan bizi giren euskal herritar guztiak bateratzen gaitu”.
Pako Arizmendi Ipar Buru Batzarreko presidenteak aditzera eman duenez “euskara batua ezinbesteko gertatu da zazpi euskal herrien arteko elkarlana eman zedin”.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31