Artxibak

2018/10/23

Pako Arizmendi : “ Iparraldeko barnekaldetik ongi ibiltzea posible da ”

Izenpetze ekitaldia egin da 1897an Donibane-Garazin sortu zen Brana arno eta likor ekoizleak Izpuran dituen mahastiko dorre aintzinean, 3 lantegi ikusi ondoren.

rss Ezagutzera eman
Pako Arizmendi : “  Iparraldeko barnekaldetik ongi ibiltzea posible da ”

ARGAZKIA JAITSI

Goizaldean, EBBko kideak  Ortzaizen bisitatu dituzte Baxe Nafarroa-ko artisauen herrixkaren hiru enpresa. Goizeko 11etatik goiti, Goicoechea eltzegintza lantegia bisitatzera joan dira. Lantegi hau 1960an sortu zuten Goicoecheatarrek, eta gaur egun ekoizten dituzten anforak hainbat herrialdetara esportatzen dituzte. Eguerditan, Arnabar izeneko lantegia bisitatu dute, Irisarrin hazitako ahateekin eginiko foie-gras eta hainbat elikagaien produkzioa. Euzkadi Buru Batzarreko kideak Ortzaizera ere joan dira Ekainean estreinatu Brana saltegia bisitatzera.

Pako Arizmendi, IBBko presidenteak azpimarratu du : “Hiru familia-enpresa hauek bisitatzera joan gira erakusteko, Iparraldeko barnekaldean ere posible dela ongi ibiltzea eta handitzea. Beren burrasoak ezagutu ditut eta bigarren belaunaldiko hauek izan dira negozioa nazioartekotzen eta mundura irekitzen jakin dutenak, beren erroak galdu eta ukatu gabe”, baieztatu du Arizmendik.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!