Artxibak

2018/12/04

Euskararen Lurralde Estatutua, lehen babespen legal batentzat !

2013ko Uztailan, lehen aldiz aurkeztu Euskararen Lurralde Estatutua berriz aurkeztu du atzo Eaj-Pnb-k Euskararen Nazioarteko Egunaren karietan.

rss Ezagutzera eman
Euskararen Lurralde Estatutua, lehen babespen legal batentzat !

ARGAZKIA JAITSI

Babespen legalaren gakoa nagusia falta Ipar EuskadinEuskararen Lurralde Estatutua, lehen babespen legal batentzat !

Alain Massonde, Baionako zinegotzi berriak azpimarratu du « kanpoan bizi diren Euskaldunei zor diegu euskara bizikor bat atseman dezaten Ipar Euskadira etortzen direlarik, ainitzek euskarari atxikiak direlako ». Beñat Arrabit, Euskal Elkargoaren presidentordea, hizkuntz politikaz arduradunak eta EEPren presidenteak zion bezala : « hizkuntza baten berreskuratzeko, 3 gakoetarik bat falta zaigu Ipar Euskadin. Horixe da babespen legala. Gizarte galde azkar bat badugu hemen, baita ere berrikitan xutik ezarri hizkuntz politika nahikor bat. ». Arrabit jaunak azpimarratu du babespen legal baten ekarpena : « berme juridikoak ezartzen ditu hizkuntz politika batek trabarik ukan ez dezan eta ospe zozial bat emaiten dio hizkuntza bati, Estadoak eta podere publikoek egunero baliatzen dutelarik. Horrek hizkuntza bat normalizatzen du eta dinamika baikorra sorarazten galdera zozial indartsuago baten alde ».

Euskararen Lurralde Estatutuak 3 sailetan

Frantziar Estadoan, gaur euskararen ko-ofizialtasuna ez bada onartzen ere, Euskararen Lurralde Estatutu batek babespen legal bat eskura lezake. Euskal Elkargo berriak bere gain har lezake horren gauzatzea. Beñat Arrabit-ek aurkeztu du : « hiru zatil ditu : lehena berme juridikoen zainketa zerbitzu bat, gaurko legedia ongi aztertzeko eta euskararen erabilerak defenditzeko, bigarrena, esperimentazioak egitea, gaurko oztopoak gainditzeko eta hirugarrena, euskararen presentzia segurtatzea Estadoaren zerbitzuetan, administrazio, erakunde eta enpresa publikoetan, hitzarmen baten bidez Estadoa-Euskal Elkargoa ». Orroitarazi du ere, heldu den urtean, Euskal Elkargoak ikerketa bat eginen duela esperimentazio horien ikertzeko euskararen alde.

Ko-ofizialtasunaren bidean

Ana Esther Furundarena, EBBren burukidea, euskara, hezkuntza, kirola eta kultura arloko burukideak, orroitarazi digu : « Hegoaldean dugun ko-ofizialtasuna, errex lortzeko ez bada izan ere, ezinbestekoa izan da euskararen berreskuratzeko ».

Babespen legalaren bidean sartu nahi du Eaj-Pnb-k, urratsez urrtas, gaurko huts juridikotik ateratuz, Euskararen Lurralde Estatutuaren bitarteko urratsera heltzeko, gero ko-ofizialtasunaren lortzeko ! Aupa euskara bizikor bat Ipar Euskadin ere !

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!