Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/03/08

Emazte legebiltzarkide jeltzaleek M8ko greba egiten dute eta egunero lanean jarraituko dute berdintasunaren alde.

Beren soldata genero indarkeriaren aurkako borrokara bideratuko dute.

rss Ezagutzera eman
Emazte legebiltzarkide jeltzaleek M8ko greba egiten dute eta egunero lanean jarraituko dute berdintasunaren alde.

ARGAZKIA JAITSI

Gaur, EAJ-PNBko legebiltzarkide emazteek jarduera politiko arrunta geldituko dute, emazteen aldarrikapenak agerian uzteko, eta baita ere erraiteko “egunero lanean jarraituko dugula gizon eta emazteen arteko benetako berdintasunaren alde”. Legebiltzarkideek erabaki dute biharko kontrol bilkurara ez joatea eta “ karriketan aldarrikatzea zein gizarte eredu nahi dugun. Gizarte justua eta berdinkoia, non gizon eta emakumeok eskubide berberak izango baititugun”. Ordezkari jeltzaleek parte hartuko dute mugimendu feministak antolatutako ekitaldietan, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin bat eginez. “ Biharko aldarrikapen-eguna babesten dugu eta harekin bat egiten, eta berresten dugu berdintasunaren aldeko gure eguneroko lana eta emazte guzien askatasuna. Dagokigun erakunde-esparrutik, emazteen aldarrikapenak gure egiten ditugu eta horiek gauzatzeko lan eginen dugu”.

EAJ-PNBren parlamentariek erabaki dute biharko soldata genero indarkeriaren aurkako lanean diharduten Euskadiko hainbat elkarteei emaitea. “M8ko gure soldata baliatu nahi dugu kolektibo horiek baliabide gehiago izan ditzaten indarkeria matxistaren aurkako borrokarako, hori baita gure gizartearen gaitz okerrenetako bat ”.

EAJ-PNBren legebiltzarkide diren emakumeok greban parte hartuko dugu ondorio guzietarako. Hori dela eta, gure elkartasuna adierazi nahi diegu bihar greba eginen duten milaka emakume langileei eta hileko dagozkien ordainsarietan deskontatua izanen dutenei. Lanegun horrengatik jasotako dirua emazteen hainbat elkarteendako izanen da. Helburua da gizarte berdinkoiagoa eraikitzen ainztina egitea, hobea izan dadin guretzat eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Legebiltzarkideek ez dute greba eskubiderik. Ondorioz, emazteek lanuztearekin bat egin arren, ez zaie soldatan deskonturik eginen. Hori dela eta hartu dute Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar-taldeko emaztek hartutako erabakia.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.