Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/04/18

Estadoen Europa gaindi dezagun Europar Batasunari bigarren oldar baten emaiteko

Lucien Betbeder, R&PSeko euskal hautagaia, Sophie Buissière, Urkoitiko hautagai berdea eta François Alfonsi, R&PSeko hautagai lehena, EELV/R&PSeko zerrendaren 9. Estadoen Europa gainditzeko beharra gainetik eta beheretik ».

rss Ezagutzera eman
Estadoen Europa gaindi dezagun Europar Batasunari bigarren oldar baten emaiteko

ARGAZKIA JAITSI

EELVko Sophie Buissière –k hautagai ekologista Ipar Euskadiren testuinguruan kokatu du. Lucien Betbeder, Lekorneko auzapez abertzaleak eta Euskal Herrien Biltzarraren buruak « EAJ-PNBk egin Euskal Estatutuaren » ideia bereganatu du. Hurbiltasunaren boza jakinarazi nahi du, Europako lurraldeetan, etorkinei buruz bere griña erakutsiz.

Euskararen Estatutuarentzat

François Alfonsi korzikarra, eurodeputatua jadanik izana, agerian ezarri ditu Europe Ecologie Les Verts-ekin dagoen hurbiltasuna. « gure harremana ez da oraikoa, gainbeherekin, baina aspaldiko lankidetza honek erakusten du ez direla bakarrik interes amankomunak, baizik eta filosofia amankomun bat. Denak segur gira klima gaiaz eraginkor izaiteko lekuan bertan eta mail orokor batean ari izan behar girela, gure lurraldeetan eta Europar Batsaunean ».

Manuel Valls eta Italia eurofoboa

Estadoen gainditzearen erronka da R&PSeko kainpainaren ardatz nagusia. Beren soberaniaren defentsan dira, bakotxa bere kabuz, beren interesak defendituko dituztela ilusioarekin. « Segur gira gure egitasmaok bigarren oldar bat emaiten ahal diola Europar Batasunari. Etorkinen adibidea argia da. Ongi ezagutzen dutan Italia, Europazaleenetan zegoen herri bat, Europaren aurka dagoen gobernura eraman dugu. Bere kokapen geografikoaren gatik, etorkinen errezebitzearekin bakarrik egon da Italia. Frantses Estadoaren izenean, Manuel Valls-ek lehen lehenetan izan da Europar elkartasunari ezetz erraiteko, Europar Batzordeak proposatzen zuen etorkinen banaketa baztertuz. Gaur prezio hori ordaintzen dugu ».

 «Jendeak ordezkatuak senditzen direnean, gauzak ongi ibiltzen dira »

François Alfonsi-k azpimarratu du ere : « egoera bati moldatu podereak daukan erakunde batetaz ongi ordezkatua senditzen den biztanleria bat badelarik, gauzak ongi ibiltzen dira ». Azpimarratu du : « Ipar Euskadiko erakundetze prozezua jarraitzea eskumen berezietako Lurralde Elkargoko batekin. Kasu bakotxean, erakunde moldatu bat, Alzazian, Ipar Katalunian edo Korzikan ere ».

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.