Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/05/07

Xiberoa, beldurrak eta aterabideen artean

Bilakaera ezaguna da. Daniel Daraspe, alderdikidea eta Berrogaineko zinegotziak zehaztu du : « Xiberoaren demografia behera doa ».

rss Ezagutzera eman
Xiberoa, beldurrak eta aterabideen artean

ARGAZKIA JAITSI

Mauleko kantonamendu ohiak 1000 biztanle galdu ditu 1990tik 2014eta, 10 750 jendetik 9642 jendera pasatuz. Lehengo Atarratzeko kantonamenduak, 600 biztanle galdu ditu, bi data horien artean, 3617 jendetik 3060 jendera pasatuz. Mixel Etchebest, Mauleko auzapezak bilakaera hau azaltzen du « laborantxan izan da galera handiena. Hori da datu nabarmenena. ». Xiberoko industriak Gaineko Xiberotik langile ainitz hartu ditu, baina jende iturri hau agortuz doa. Mendiko lurralde hau, Pabe eta euskal kostalde bi hirigunetik urrun dabil. Oztopo bat da. « Horrekilan egin behar dugu. Saltegientzat abantaila bat da, halarik ere ».

Egoera hortaz, beldurtu behar dea ? Xiberotarren gain dira aterabideak, Euskal Elkargo berriak lagundurik. « Euskal Elkargoak zuzenean ordaintzen ditu gero ta zailago ordaintzen genituen zerbitzuak ». Jean Pelle Iriart, Alozeko auzapezarentzat, « egitasmo egituratzaile orokor bat behar dugu, taldeka gehiago mugituz, Aldudeko ibarraren AIBA bezala ».

Gerorako bideak : laborantza mailako berrikuntza, formakuntza, ikerkuntza eta lantegien sortzeko laguntza batzen dituen « agri-agro » teknopolo egitasmo batekin, lurraldearen erakargarritasuna, irudi hobetu batekin, etxebizitza, mugikortasuna, zerbitzu kalitateen hobekuntza, turismo berde hobetu bat, industriari sustengua tokiko formakuntza zorrotz eta moldatu batekin, …

Ez da galtzeko izpirituaren hedatzeko garaia, baizik eta Xiberotarren biltzea, tokiko aterabideak eraikiz.

 

Next Euskadi
Saltokiak
Alderdi Eguna 2018
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les DĂ©mocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.