Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/05/13

Energi berriztagarriak desblokeatu

¬ę Etxea sutan da eta kanpora begira gaude ¬Ľ. Xavier Cabillon, Bankan, zentrala hidroelektikoaren kudeatzaileak, Jacques Chirac-en erranaldi hau orroitarazi du, energi berriztagarrien garrantzia agerian ezartzeko.

rss Ezagutzera eman
Energi berriztagarriak desblokeatu

ARGAZKIA JAITSI

« Klima aldaketaren arriskuak argiki ezagutzen ditugu. Gazteek mundu jasangaitza bat preparatzen diegula leporatzea eskubidean daude ». Xavier-entzat ere, lurraldeetan dira aterabideak. Energi neurritasunean, eraginkortasunean eta energi berriztagarrietan aintzinatu behar gira. Hemen, Euskal Elkargoaren gain ezartzen dio bere itxaropena.

Paretaren kontra gabiltza

Izpiritu berarekin, Beñat Arrabit-ek dio : « gai hau ez da ez eskuinekoa edo ezkerrekoa. Garrantzitsua da tokian berean lanean hartzea, eraman behar diren ekintzak argiki finkatuz. Horrela jarraitzen badugu, paretaren kontra gabiltza zuzenean. Gizarte eragileek egitasmoak aintzinarazi behar dituzte, goi mailan dauden arduradun politikoak epe motzeko lanean eta lobby indartsuen eraginaren pean direlako ». Zehaztzen du : « Euskal Elkargoak zeharkako eskumen hori badu. Ingurumen eta energia politikak beren xokotik atera behar dira, sail guzietan ezartzeko ».

Energi berriztagarrien %100a, lortzen ahal da !

Energi berriztagarrietaz bizitzea, ez da ameskeri bat. Xavier Cabillon-ek orroitarazten du : « energi berriztagarrien %50ekin bizi da Nafarroa eta Portugal-a %100ekin ! Frantzian, %10ekin gira. Alta, ez dugu beste biderik ». Artxibak begiratuz, dokumento administratibo batek dio 3002 eihera bazirela departamenduan, 1890ean. « Eihera gehienik zeukan departamendua zen. Gaur 2170 zentrala hidroelektrikoak badaude Frantzia osoan. Politika nuklearrak beste energiak ahuldu ditu. »

Egur energiaren tokiko zirkuitoak

Garazin, Hergaray-eko ibarrean kokatu Sugarai kooperatibak erakusten digu lan iraukor batek egur energiaren baloratzea eta tokiko biziaren sustatzeko egitasmoa eraman daitekela. Egurraren salmenta toki oihantsuak duten jabeentzat, kooperatiban lanpostu sorrera, tokian berean bezeroak eta bereziki bi bezero nagusi : Mendibeko Agour gasnategia eta Garaziko berogailu kolektikoa. 2. egitasmo horren eramaile nagusietarik bat izan da Beñat Arrabit. « Lehiakortasunezko eredu bizikorra da, hastapenean laguntza publikoei esker. Berogailu honek Garaziko igerilekua, Izpurako erietxea eta zahar etxea berotzen ditu. Beste egitura batzuek sar daitezke sare hortan ». Egur berotegi eredu hau Frantzian eta Ipar Euskadiko beste tokitan azkarki garatu da, hala nola, Xiberoan, Maulen eta Alozen, gaz-aren parean baziren ere, baina ere, Baionan, Zup auzoan edo hospitalean. « Zaharregien itxura zuten sistemak gaurkoak dira ». Egurraren erabilera ere beharrezkoa da, egur ustelduek CO2a uzten baitute.

Nuklearraren arrisku gutti ezagutuak

Xavier Cabillon-ek lehenik erantzuten du ezetz borrobil batekin, nuklearrik gabe bizi gaitezken usaiako galdeari. Nuklearraren aldeko jarreretaz urrun bada ere, gaurko egoera begiratzen du den bezala, lobby nuklearraren indar ikaragarriarekin. Halarik ere, « Fukushima-ren ondotik, nuklearra ez da gehiago aipatzen munduan ».

Oso kritikoa da nuklearraren errentagarritasuna edo iraukortasunarekin. « Uranioa kanpotik jinarazten da. Betoiko milaka tona behar dira, zentralen egiteko, horien desegitea milioi eurotan zenbatuko dira, zaborrentzat ez da aterabiderik, 300 kilojuil ekoizten denean, bakarrik 100 kilojuil baliatzen dira. Beste gehiena baporeetan joaiten da. Ur ainitz galdegiten duen eredu honek ura ixurtzen du itsasoan, tenperatura 10 graduetan goratuz. Ondorioz, zailtasunez kudeatzeko marmokak agertzen dira. 14 zentrala arteketan kokatuak dira. Zer bilakatuko gira zartatzen badira ? ». Nuklearraren ekarpen ezkorren adibide batzu besterik ez dira.

Administrazio poderetsua egitasmo ekarle xumeen parean

Xavier Cabillonek dio Ekologia Ministeritzaren menpe dauden DDTM edo DREAL bezalako tokiko administratzioak zentrala hidroelektrikoen jabeen kontra jokatzen dutela etengabe. Zentrala horientzat beharrezkoak diren urtegiak ari dira desegiten, aipatutako « jarraipen ekologiko » batentzat. Publikoan zeuden pertsona batek berizendatu du hori aipatuz « arrainen jarraipena. Izokin bezalako arrainen biziarazteko biodibertsitatea desegiten da ». Xavier Cabillon-ek dio : « desegin 7 urtegiek 120 bat jendeei elektrizitatea emanen zuen. Oso zaila da administrazioaren aurka jokatzea. Irabazten denean ere, ordaintzeko denbora hartzen dute. Beren errekurtsoak etengabe gertatzen dira. Orain ene lanaren denbora erdia arazo juridikoetan pasatzen dut. Edozoinek ezin du hori egin. Beren errekurtsoak gehienetan arbitrarioak dira. Ez du ezaguzen zentralaren jabe bat ez duenik arazorik DDTM edo DREALearekin. Ez bagenu oztoporik %20 gehiago ekoiztuko genuke. Utzi behar gaituzte aske ».

Administrazioa : arrastoa

Zoin dira energi berriztagarrien indartzeko oztopoak ? Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren taller batean pausatu galdera izan zen, tokiko egitasmoen eramaileei. Fotovoltaikoan, metanizazioan, egurrean edo zentrala hidroelektriketan dauden guziek erantzun berdina atera zuten : administrazioa. Xavier Cabillon-entzat « nuklearraren, Arevaren eta hemengo Arrantza federazioaren lobbya erabakigarria da ». Berrikitan sortu Euskal Elkargoak pizugarria izan daiteke horien parean ?

Euskal Elkargoaren pizua ?

Beñat Arrabit-ek erantzun du : « Xavier-en galdearen ondotik, Elkargoaren pizu osoa ezarriko dugu, ez badugu ere legearen jabetza. Gure parean hetsiak ez diren pertsonak ukaitea espero dugu. Gure teknikalariekin lan egiten dugu gure argudioak ongi finkatzeko ». Gure hautetsien biltzeko beharra bada. Energi berriztagarrien aldeko sustengu testua ibiltzen ari da hautetsien artean. Gaur, 35 auzapezek testu hau sustengatzen dute. Bide bat da aintzinatzeko.

Energi berriztagarrien beste egitasmoak badaude Ipar Euskadin : egitasmo eoliko bat Oztibarren, energi houlomotrikoa euskal kostaldean. Geotermia bezalako teknikak gutti garatuak dira.

Ekologia Ministeritzaren hitzaldi handien gibelean, tokiko errealitatea oso ezberdina da. Aldatu beharreko errealitatea lurraldeetan han eta hemen sortzen diren ekimenen sustengatzeko eta ez oztopatzeko.

 

 

 

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.