Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Artxibak

2019/06/24

Ekoizpenerako ekonomiaren geroa, Baionan, Angelun eta Biarritzen

Ekoizpenerako ekonomia zehaztu du Jean Tellecheak.

rss Ezagutzera eman
Ekoizpenerako ekonomiaren geroa, Baionan, Angelun eta Biarritzen

ARGAZKIA JAITSI

« Lehen, 3 mailetan sailkatuak ziren jarduerak, laborantza alor primarioan, industria bigarrenean eta zerbitzua hirugarrenean. Orain merkatu nazionalean edo nazioartekoan kokatu jarduera ekoizpenekoa, lurraldeari lotutako ekonomiarekin beresten da. Ekoizpenarako ekonomian, industri mailako lantegiak eta horiei lotutako zerbitzuak aurkitzen dira. Lurraldeari lotutako zerbitzuak jendeei zuzendutako zerbitzu gehienak biltzen ditu, hala nola, saltegiak, medikuntza, baina ere turismoa. Eskulanetako saila ere hor kokatzen da gehienik ». Jarduera publikoak merkatu kanpoko zerbitzuak biltzen ditu. Akitania Berrian bezala, Ipar Euskadik desoreka bat bizi du bi ekonomia moldeen artean.

Sortutako aberastasunaren %9a

BABko jarduerak ekoizpenaren ahultasuna azpimarratu du Pantxoa Bimboire-k. Sortutako aberastasunaren %9a ordezkatzen du bakarrik. Azpimarratu du « lur funtsaren eskasa horrelako ekintza motak garatzeko ». Industri guziak onartu behar direla aintzinatu du. « Lantegi batzuek 1 edo 4 langileekin hasi dira nehork nahi ez zuen alorretan. Gaur, guttienez 100 bat langile badituzte batzutan. Ekoizpena ez da bakarrik high tech sailekoa ». Lantegi irudien eskasa, bereziki enplegu mailan berretsi du. Alta, industri enplegu bat, lurraldeari lotu ekonomiaren enpleguak baino, %25a gehiago ordainduak dira.

Lantegien jinarazteko lur funtsa presioaren ahultasun handia berretsi du Peio Etxelekuk. Agour taldearen burua orroitzen da : « hainbeste lur funtsa eskasekin BABk hauta dezake nahi dituen jarduera motak. Lantegi baten egitasmoa baztertu zuten ez genuelako aski enplegu kalifikaturik ekartzen ». Peiorentzat, euskal kostaldearen geroa lotu behar da Ipar Euskadiren barnekaldearekin, gure herriaren kudeantza berrian.

Ekoizpenerako ekonomia = gaitasuna

Jean Tellechearentzat, ekoizpenerako ekonomia erronka nagusia da « aberastasunaren sorrera, kalitatezko enpleguekin, gaitasun handiko pertsonekin. Lurraldearen indartzean laguntzen du. Ipar Euskal Herri mailan dugun eskasaren gatik, inbertsio guttiago jinarazten ditugu, gaitasun hoberenak duten gazteek oraindik lurraldetik urruntzen dira eta bizitegien merkatuak ekoizlearen alorraren tokia hartzen du ». Zenbakiak berez aipagarri dira, Euskadi, Nafarroa eta Akitania berria konparatzen direlarik. Euskadik enpleguen %28a industrian ditu, Nafarroak, %36a, Akitania Berriak %21a eta Ipar Euskadik %10a. Ondorioa : Akitanian sortu aberastasuna biztanleka, Nafarrokoa eta Euskadikoarekin %36a baino apalago da. Soldatak biztanleka %12a baino apalago dira ere. Euskadin, diploma bat daukaten jendeen %48a goi mailatik datozte, Nafarroan, %44.5a eta Akitanian bakarrik %30.8a ! Euskadiren Ikerkuntza garapena 610€koa da biztanleka, 496€ Nafarroan eta 360€ Akitania Berrian.

Formakuntza motorre bezala

Formakuntzaren bultzada efektua azpimarratu da gaitasun handiko jendeen sortzeko eta horietan ekimen izpiritua duten enpresa sortzaileak ukaiteko. Arrasateko, Estia ingeneritza eskola edo Hazparneko lizeo teknikaren esperientsiek hori argiki erakusten dute. Jean Tellechearentzat, « Izarbel jarduera parkearen arrakasta, teknopoloaren hiru ardatzekin loturik da : formakuntza, ikerkuntza eta lantegien sortzeko bultzada. Hegoaldetik zuzenean hartutako eredua izan da ».

Hegoaldeko ekosistema

Baionako Merkatal Ganbararen epe luzerako apustua orroitarazi du Pantxoa Bimboire-k gaur dirua irabazten duen Estia ingeneritza eskolaren galtzeak ordaintzeko orduan. Enpresa ereduaz mintzatu da ere, ondare mailakoa eta ez espekulatiboa Ipar Euskadin. Pixka bat Alemanian bezala, lantegian inbertitzen da, epe ertainean irabazteko. Hegoaldeko ereduak ere interes handi bat pizten du. Tokiko ekosistema irabazkor batean oinarritzen da, erakunde publikoak, enpresa mundua eta formakuntzaren arteko loturak. Peio Etxelekuk Gipuzkoan duen enpresa bati esker gertakari hau kondatu du : « Gipuzkoako administrazio fiskalaren aditu batek  50 enplegu baino gehiago duten lantegi gipuzkoarrekin bildu da, informazio zuzenak emaiteko, hala nola, abentailu fiskalak gure saileko mundu mailako enpresa eta talendu hoberenen jinarazteko tokiko lantegien sustengatzeko ! ».

Estrategia ekonomiko batentzat

Euskal Erakundearen politiko publikoak estrategikoak diren alorrak sustengatzen ditu, berrikuntzan aintzinatzeko : aeronotika, mecatronika, numerikoa, eraikuntza iraunkorra, Ocean saila, laborantza, osagarria eta ongi izaitea edo ere logistika. Baina Pantxoa Bimboire-rentzat, « horrelako politikak baliagarri dira bakarrik enpresalariek ekimen izpiritua, badute ». Peio Etxelekuk dio erakunde publikoen gain dagoela gaurko tendentziak erakustea, beren ikusmoldea sakonduz eta ez axalean egonez. Euskal Elkargoak egiazko garapen ekonomirako estrategia bat xutik ezarri behar du. Adibidez, « ez dira bakarrik jarduera toki berri batzu egin behar, baina ere haien arteko loturak sortu, lantegi motorreak jinaraziz haien inguruan jarduera eta beste lantegiak sorarazteko ».

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.