Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2020/06/11

Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire - Olatu Berria zerrenda sustengatzen du EAJ-PNBk

Guillaume BARUCQ taldearekin bat egin zuen Christophe LAMBOLEY-DEPOIRE alderdikideak, Biarritzeko herri hauteskundeei begira, egitasmoan mugazgaindiko harremanak indartzeko. 8 urtez, Hegoaldean lanean egon eta ESTIAn formakuntza bat segitu ondoren, gaur mugazgaindiko gaietaz arduraduna da Euskadi mailan, Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire-Olatu Berria, Biarritzen bigarren itzulian aurkezten den zerrendaren baitan.

rss Ezagutzera eman
Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire - Olatu Berria zerrenda sustengatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Erakunde mailako harreman hurbilak garatu Biarritze eta Euskadiko herrien artean

Bere lana, Euskadiko herriko etxeekin harremana finkatzea izanen da, gehienak EAJ-PNBren esku izanki, horietan Donostia. Elgarrekin lan egiteko asmoa da, gai ekonomiko, kultural eta ekologikoetan. Euskal Elkargoan Biarritzeko boza entzunaraztea eta ezagutaraztea da ere bere nahia. Engaiamendu hau baikorra izan behar da Biarriztar eta Euskaldun guzientzat : Biarritzeko ospeaz baliatuz, helburua da dinamika baikor bat eramaitea Ipar Euzkadi osoarentzat, bereziki barnekaldea eta kostaldearen artean.  

Mugazgaindiko egitasmo nabarmenei esker gure lurraldea indartu

Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire – Olatu Berria zerrendaren norabideetan da, mugazgaindiko harremanetan, Biarritze eramaitea Ipar Euzkadi mailako erabaki estrategikoen mahaira. Adibide batzu : Euskal aireportuen gaurko loturen hobetzea, lan mailako harremanak, bereziki janari mailan (Biarritze hoteleko lizeoa eta Basque Culinary center-aren artean), elgarrekilako eskaintza kulturalak (Gare du Midi eta Kursaal-en artean, bi arrainontzien artean, BOBP eta Real Sociedad …). Gure helburua da euskal lurralde osoan dauden baliabideak elgarrekin trukatzea. Epe luzean finkatuz, gazteei eskaintzen ahal diren egitasmoak ere sustengatuz. Horretarako partaidetzak sustengatuko ditugu, goi mailako erakaskuntzan, ikastoletan, harreman kulturalak eta linguistikak garatzeko. Gazteen arteko loturak lan mailako egitasmoetan, lantegi eta tokiko mundu indutrialaren arteko loturak sustengatuko ditugu eguneroko mugikortasunetan, bereziki Ipar Euzkadi mailako Topo egitasmoarekin. Horretarako, Euskal Elkargoaren mugazgaindiko harremanen 2020-2030 plangintza estrategikoan, leku erabakigarria ukan behar du Biarritzek.

Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire - Olatu Berria zerrenda sustengatzen du EAJ-PNBk 

2020ko Biarritzeko herri hauteskundeei begira, zergati horiek, baina ere Biarritz Nouvelle Vague Verte et Solidaire - Olatu Berria zerrendaren engaimendu zozial, ekologiko eta ekonomikoak kontutan hartuz, Christophe LAMBOLEY-DEPOIRE hautagaia eta Guillaume BARUCQ eta bere zerrendakideek eramaiten duten zerrenda sustengatzen du EAJ-PNBk.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.