Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2020/09/01

Euskadi, eskuin muturraren aurkako lurra

Peio Etxeleku, Errobi poloaren erreferenteak eta Pako Arizmendi, EAJ-PNB-ren Ipar Euzkadiko burua-k irmoki kondenatzen dute azken egunotan, Kanbo eta Ezpeleta herrietan agertutako mezu arrazistak eta pozointsuak.

rss Ezagutzera eman
Euskadi, eskuin muturraren aurkako lurra

ARGAZKIA JAITSI

Aspalditik kanpoko eraginetaz aberastu gure euskal nortasun idekiak ez du ezer ikustekorik nortasun baztertzaile eta garbitasun osoaz dagoen mezu horietan. Horrelako espresio modu bortitzek elkarbizitzaren aurka, iritzi ezberdinen arteko solasaldiaren aurka eta orohar, adierazpen askatasunaren aurka jotzen dute.

 

XX. mendeko Historia latzenean igortzen gaituzte, nazismoa eta faxismoa poderean zirelarik, Alemanian, Italian eta Espanian. Ideologia horien aurka zuzenean borrokatu da EAJ-PNB, Espaniaren guda zibilean, Frantses erresistentzian eta frankismoaren garaian. Historia latz horrek erakusten digu ez dugula inoiz utzi behar aintzinatzen horrelako taldetxo fanatikoak.

 

Kanboko herriak, mezu arrazista horien egileen aurka abiatu auziak sustengatzen ditugu. Ondoko asteetan, tokiko hautetsiekin batera, hezkuntza munduan ekimen batzu abiatu beharko ditugu, mezu horien larritasunaz eta horren azpian dagoen herraz ohar daitezen gazteek.

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.