Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/01/20

EAJ-PNBren jarrera hegazti gripa krisialdi buruz

2016 eta 2017ko pandemia garai horien ondorioz, H5N8 hegazti gripa molde berria laster hedatu da laborantza etxaldeetan bereziki Landesetan. Hedatze horren trabatzeko, bide egokirik ez dute aurkitu Estadoko podereek.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBren jarrera hegazti gripa krisialdi buruz

ARGAZKIA JAITSI

Abere hazkuntzen biosegurtatze araudietan, baina ere toki hetsien aginduetan ez da eraginkortasun osorik erakutsia denik. Hainbat krisien ondorioz, Laborantzako Ministroak « sua itzaltzea » galdegiten du, hiltze erraldoi batetara deitzen du eta hazleak « laguntzea », horietan ainitzek etekin iturririk gabe direlako. 

Ipar Euskadi-k kalitate ekoizpen eredu bikoitza dauka : 

  • kanpoan bizi diren dentsitate apaleko abere hazkuntzak ;
  • sail integratuak, transformazio eta komerzializazioko zirkuito luzeagoentzat eginak, berdin zilegiak. Aipagarria da sail hortako Lur Berri kooperatiba lehen enpresaren lankideek eta talde tekinikoek eredugarrienak izaitea prebentzio neurrien gauzatzean (eta gaur zigortuak izaitea zuzengabeki).

Eusko Alderdi Jeltzalea-Parti nationaliste basque (EAJ-PNB)-k deitoratzen du :

  • gogoeta eta azterketa gabezia azken krisialdien ondorioz. 2017-an hartu engaiamenduak ezberdinki gauzatu dira : ekoizpenerako etapa ezberdinen metaketa, garraioen mugatzea.
  • krisialdia emekiegi kudeatua izaitea : laborariei berantegi erantzuten dieten osagarri zerbitzuek,  abere hazkuntzen hilketa osoarekin aterabide gabe uzten dituzte.
  • Hilketa erraldoiaren erabakia, ñabardurarik gabe (horietan abere hazkuntz sanoak) eta lankidetzarik gabe lurraldeekin eta gure euskal ekoizleen eredu ekonomikoekin.

Sail baten geroa orain jokatzen ari dela kontutan hartzea deitzen du EAJ-PNBk ; krisialdi gehiegiena izan daitekelako COVID eta bat bestearen ondoko hegazti gripa pairatzen dutenean. Testuinguru horretan, kemen guziak bilduak izan daitezela deitzen du EAJ-PNB-k :

  • erabaki administratiboak pairatzen dituzten sail ezberdinetako eragile guzientzat, kalte ordain handienak segurtatuz
  • lurraldearen ondare genetikoa begiratzea, bereziki Kriaxerra tokiko arraza ;
  • hegaztien garraioak ahal bezain bat mugatzea (hegaztien zati handi baten hiltzea Akamarren, zentzugabekeria da, osagarri arrisku guziak kontutan hartuz) ;
  • aterabide eraginkorrak, elkar adituak, eta ñabarduraz beterikoak kapitalizatu, ondoko pandemiarako prest izan daitezen gure sailak.

Azkenik, eragile ezberdinei deitzen die EAJ-PNB-k, Estadoko zerbitzuekin batera, parte har dezaten gure lurraldearen berezitasunen kontutan hartzean, bereziki barneratuz abere hazleek jadanik gauzaturiko inbertsioen irizpidea, biosegurtatzeen mail hobekuntzaren mailan.

Argazki kreditua : France Bleu

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.