Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/03/11

Ekologia eta klima : zinez gauza ditzagun printzipio ederrak

Atzo, Frantses Legebiltzarrak onartu Konstituziorako aldaketa begi onez ikusten du EAJ-PNB-k.

rss Ezagutzera eman
Ekologia eta klima : zinez gauza ditzagun printzipio ederrak

ARGAZKIA JAITSI

Zati honek dio : Frantziak « ingurumenaren zainketa eta ainiztasun biologikoa bermatzen ditu eta klima aldaketaren kontra borrokatzen da ». Testu hau berretsi beharko du Senatuak, egin daiteken erreferendum bat baino aintzin. Garrantzitsuena da printzipio handi horiek errealitate bihurtzea.

EAJ-PNBk ohartarazten du Europar Batasuna eta tokiko eremua, behar beharrezkoak direla ekologia arloan. Araudi nagusiak Europar Batasunak eta bere Estado buruak sortzen dituzte. 700 milio euroko NextGeneration arrabultzate programak, bere 3 helburuetan, Europa berdea dauka. Lurraldeen egitasmoak, programa horren bihotzean dira. 2013an, Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak orroitarazten zuen klimari buruzko %50tik %70erako neurriak, eskualde edo lurralde mailetan hartzen eta hartuko direla.

EAJ-PNB-k dio, lehen lehenik Frantziar Estadoak erantzun dezan euskal energi berriztagarrien eragileei blokeo nagusia baztertuz : administrazioen oztopoak. Beste alor batean, diru sustengu dispositiboak gaizki ezagutzen dituzte herritarrek, bereziki egoitzen arraberritze termikoetan.

Tokiko Klima eta Energi Agentzia bat galdegiten du EAJ-PNB-k, biztanleei aholku zuzenak eta onak emaiteko edo energi berriztagarriei buruzko ekimenak animatzeko.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.