Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/04/07

Euskararen erakaskuntzarako lege babespenaren indartzea baieztatu

Hizkuntz guttituen promozio eta ondare babespenari buruzko legea eztabaidatua izanen da Aprilaren 08ko Ostegun hontan, Frantses Legebiltzarrean. Testuaren eduki definitiboan baitezpadakoa izanen da bozketa hori.

rss Ezagutzera eman
Euskararen erakaskuntzarako lege babespenaren indartzea baieztatu

ARGAZKIA JAITSI

Neurri nahikorrenak baztertuak izan ziren eztabaidaren lehen irakurketan.

Hainbat urtez, Paul Molac deputatu bretoindarrak eraman duen lan jarraikorra, gure hizkuntzen aldeko babespen legalarentzat, agurtzen du EAJ-PNB-k. Askastasunak eta Lurraldeak taldearen deputatuak eraman dute ere azken lege proposamen hau.

Aintzinamendu garrantzitsu batzuen baieztapena galdegiten du EAJ-PNBk : eskola publikoan murgiltze sailaren onarpena, beste herri batean hizkuntz guttituen kurtsoak jarraitzen duten ikasleen eskolatzearen diruztatze argiagoa bizi diren herriaren gandik eta ikasle guziei hizkuntz guttitu baten erakaskuntza proposatzea.

Jadanik pratikan egiten den seinaletika elebidunen lege onarpena galdegiten du ere EAJ-PNBk.

Frantses Legebiltzarra, lehen irakurketan baino nahikorrago izanen dela eta Iparradeko diputatuek baiezta dezaten beren sustengua testu honi espero ditu EAJ-PNBk. Eskola pribatuen diru laguntzei buruzko testu nahikorrenak baztertu zituen.

Argazki kreditua : @Agence.Photomobile

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.