Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/06/10

Peio Etxeleku, EAJren presidenteak Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiak sustengatzen ditu Biarritzeko kantonamenduan

Departamenduko hauteskundeen lehen itzuliaren egun batzu lehenago, presidente bezala ordezkatzen dutan EAJk, sustengu kartsua emaiten diegu Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiei. Christophe Lamboley Depoire, EAJren alderdikideak parte hartzen du ere hautagai ordezko bezala, Maïna Touranchet-ekin batera. Hautagai horiekin dugun hurbiltasunaren adierazlea da.

rss Ezagutzera eman
Peio Etxeleku, EAJren presidenteak Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaiak sustengatzen ditu Biarritzeko kantonamenduan

ARGAZKIA JAITSI

Gaur bere arrakastaren alde txarrak pairatzen ditu Biarritzek. Herritar ainitzek ezin dute gehiago bertan bizi, bere erakargarritasun ikaragarriaren gatik. Aurreikusiak izanak ez diren zailtasun batzu bizi ditu hiriak, bizitegi edo mugikortasunaren alorretan. Arduradun politikoen belanaudi berri baten dinamismoa eta tokiko indarren beharrean da Biarritz, eredu berri baten eraikitzeko : bizitegi batean hobekiago izaiteko, hobekiago ibiiltzeko, lanean hartzeko hobekiago eta belanauldien artean elgarrekin hobekiago bizitzeko. Elgarretaratzerako hautagaitza honek obratu beharreko aterabide nahikor eta egingarriak plazaratzen ditu : bizitegiaren Grenelle edo Batera, belanauldien arteko etxea, 400€ko bizikleta txekea, zirkuito laburrak, kirol-osagarria, …

Euskadin hoekiago finkatzea, baikorra baizik ez litaike izanen Biarritzentzat. Astelehen hontan, Ekainaren 7an, Biarritz eta Donostiaren artean izenpeturiko lankidetza, hortaz adibide argi bat da. « Mugazgaindiko » harreman horietan, punttaren punttan da EAJ.  Euskal Autonomi Erkidegoko lehen alderdi bezala, euskal erakunde eta hiri nagusien buru da EAJ, Bilbon, Gasteizen edo Donostian. Eneko Goia, Donostiako auzapezarekin abiatu lankidetzak erakusten du hor ere egiazko nahikeri bat, egitasmo nahikor, egingarri eta bateratzaileentzat : bi hirien arteko ibilbide lotura zuzena, kultur lankidetza indartuak, Biarritzeren parte hartzea Donostian antolatutako Cook & Fashion gertakari ospetsuan, …

Peio Abeberry eta Isabelle Auzemery hautagaientzat bozkatzea gomitatzen zaituztet, Biarritz berpizteko !

 

Peio Etxeleku, EAJ-ren Herrialde presidentea

                                              

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.