Artxibak
2021/06/17
Murgiltze eredua erakaskuntza publikoan, ezinbestekoa da euskararen biziarazteko
Atzo, Kontseilu Konstituzionalak konstituzio eremuaren kanpotik mugatu du murgiltzearen eredua erakaskuntza publikoan. Murgiltze eredua da eraginkorrena hizlari berrien hezitzeko. Beraz, euskararen geroa baldintzatzen du honek.

Horrelako erronka baten aintzinean, EAJk bere kezka azaltzen du :
-Ipar Euskadiko 19 esperimentazioen geroa erakaskuntza publikoan sekulan ez bezala zalantzan direlako
-euskararen geroari buruz, erakaskuntza publikoan murgiltze sistema garatu behar delako, ikasleen %65ek biltzen dituelako sail honek.
Kontseilu konstituzionalaren ohar horrek, erakaskuntza pribatuan murgiltze sistema jarraitzen duten ikastola eta eskola katolikoentzat, oraiko egoeran jarraitzea segurtatzen du.
Egoera hontan, Ipar Euskadiko hautetsi guziei engaiatzea galdegiten die EAJk :
-Konstituziorako aldaketa baten alde, bermatzeko hizkuntz guttituen erakaskuntza sail guzietan, horietan murgiltze publikoan eta hizkuntz horien erabilera sustatzea esparru publikoan.
-Euskararen Lurralde Estatutu baten alde, Euskal Elkargoak sustengaturik. Bi helburu jarraituko ditu :
- berme juridikoa, neurri batzu esperimentatuz, beste edozoin neurri normal batzu bihurtu aintzin : azterketak euskaraz, erakasleen diruztatzeak erakunde publikoen artean, …
- -euskararen erabilera esparru publikoan : harrera, seinaletikak, barne eta kanpoko komunikazioak, …
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31