Artxibak

2021/06/25

Laborantzarako lurrak behar ditu Ipar Euskadik

Ipar Euskadin, lur funtsaren espekulazioa salatzeko laborantzarako lur baten okupazio ekintza aipatu dute komunikabideek.

rss Ezagutzera eman
Laborantzarako lurrak behar ditu Ipar Euskadik

ARGAZKIA JAITSI

Astezken goiz hontan, ELB sindikataren eta Lurzaindia elkartearen hiruetan hogei bat militanteek Arbonako Berrueta bidean kokatu 15 hektareko lur eremu baten okupazio ekintza abiatu dute. Jasan ezinezko adibide bat da : jabe dirudunen interes pribatuari emaiten zaio lehentasuna gure lurraldearen interes orokorrari baino. Batzuen lasaitasun nahiari emaiten zaio lehentasuna laborantza jarduera biziarazteko beharrari baino.

Kostaldean, mota hortako balio handiko lurren galtzea salatzen du EAJk. Ezinbestekoa da tendentzia hori aldatzea gure baliabideak epe ertain eta luzean ahultzen eta desitxuratzen dituelako.

Gure ingurumena xahutzen duen erresidentzia eta turismo ekonomiaren zapalgailua gelditu behar da, zergati horien gatik :

  • kanpoko jendeei zuzendu bizitegiak sortzen ditu
  • edozoin tokitan lur funtsa jaten du, bereziki laborantzako lurt funtsa, Arbonako adibideak erakusten duen bezala
  • baliabide ekonomikoak bakarrik joaiten dira erresidentzia eta turismo sailean, ekonomia ainitza eta iraunkor bat behar delarik, gizarte bizi egonkor eta iraunkor baten bermatzeko

 

Oinarrizkoa da lurra landua izan dadin ekoizpenerako, gure lurraldea desitxuratua ez dadin izan, dio EAJk. Lehentasun bat izan behar da. Gaur, Ipar Euskadiri falta zitzaio laborantzan eta industrian hartzeko lur funtsak.

Lur funts espekulazioari eta masa turismoari ez menderatzea aldarrikatzen du EAJk gure ingurumena eta gizartea suntsitzen dutelako.

Industria eta baserri mailako garapen ekonomikoari buruzko ekimenak lagundu behar dituzte tokiko podere publikoek. Gure baserri eta hirien bizi kalitatea horren araberakoa da. Azken urteotan, gure lurraldearen bizitzeko funtsezko erronka bilakatu da. Lur funtsarako estrategia baten egiteko gobernantza orokor baten animazioa, gaur ezinbestekoa da. Lur funtsaren zaintzeko tresnak sortu behar dira gaur hiriak eta baserriak ez desitxuratzeko.

 

Peio Etxeleku, EAJren IBBko burua

Jean Tellechea, EAJren IBBko idazkaria

Jean Claude Saint-Jean, laborantza saileko arduraduna

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.