Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/07/27

Baionan, astezken hontako elgarretaratzea sustengatzen du EAJk, saltzaileek pairatzen duten bortitzkeriaren kontra.

Azken aste hauetan, bortitzkeriak geroz ta presentzia gehiago hartzen du Ipar Euskal Herriko kaleetan, saltzaile eta edozoin herritarren kontra.

rss Ezagutzera eman
Baionan, astezken hontako elgarretaratzea sustengatzen du EAJk, saltzaileek pairatzen duten bortitzkeriaren kontra.

ARGAZKIA JAITSI

Berrikitan, Baionako saltzaile batek pairatu duen bortitzkeria, segurtasun eza horren adierazlea da. Badirudi, segurtasun eskas horri gure agintariek ez dakitela nola erantzun.

EAJk gogorki kondenatzen du ekintza onartezin hori, onartezinagoa, orain arte, gure lurraldeak ez baitzuen horrelako gehiegikeri beldurgarririk bizi izan. Buruzagi guziei galdegiten diegu elgarretaratzea arazo gero ta larriago horri erantzun bateratu baten emateko : prebentzio arloan, baina ere ezarri behar diren baliabideetan bakotxaren segurtasuna, lehen libertatea, segurtatzeko.

Saltzaileekin bat eginez, EAJk deitzen du heldu den Uztailaren 28an Baionan, manifestaldira parte hartzera berresteko gure sustengua bizikidetza gizarte baten alde, legedia Estado baten alde eta denen segurtasun eskubidearen alde.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.