Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/08/03

Urteroko alokazioak garatu, aldi bateko alokazioak murriztuz

Alokatzeko bizitegiei so egiten du hurbiletik EAJk. Epe motz batean, menaia gehienek alokazio bat bizitegi erosketa bat baino erretxago ordain lezakete. Ainitzentzat, lehen urratsa, apartamendu edo etxe baten erosteko baino aintzin.

rss Ezagutzera eman
Urteroko alokazioak garatu, aldi bateko alokazioak murriztuz

ARGAZKIA JAITSI

Urteroko alokazioa : erantzun bat biztegi baten bila pil pilean dauden menaientzat

Urteroko alokazioa, erantzun bat da biztegi baten bila pil pilean dauden menaientzat, gure herrian bizitzeko. Urteroko bizitegien kopurua garatzea lehentasun bat izan behar da. Besteak beste, aldi bateko alokazioen murrizteko neurriekin loturik da. Azken urteotan, jendeei zuzendutako bizitegien alokatzeko plataformen garapenak, aldi bateko alokazio horiek emendatu dituzte, bereziki uda denboraldian. Gertakari berri hori menperatu eta murriztu behar da.

Euskal Elkargoak hartutako ekimena, plataforma horien aldi bateko alokazioak murrizteko hurbiletik jarraitzen du EAJk. Jende bakotxak epe laburrez eta urtean batzutan bakarrik aloka lezakete bizitegi kopuru murriztu bat, mugatua bizitegi bat edo biei, lurralde minberatsuenean dauden herrien arabera.

Aldi bateko alokazioen kontrako neurriak zorroztu eta betearazi behar ditu Euskal Elkargoak

Neurri horren indartzea galdegiten du EAJk. Jende bakotxak bizitegi bat baizik alokatzeko eskubidea behar luke ukan, bere bizitegi guzien artean, Ipar Euskal Herri mailan. Neurri hau eraginkor izaiteko, bizitegi horien alokatzaile mota guziei hedatua izan behar da, erran nahi baita, talde egiturei, bereziki, ofizioko inbestitzaileei ere. Neurri kopentsagarri bat bete behar lukete lantegi horiek : aldi bateko alokatze bat egiten delarik beharko dute urteroko alokatze bizitegi bat proposatu.

Plataforma horien bidez egiten diren aldi bateko alokazioen diru etekinaren interesa murriztu behar da ere egonaldi tasaren pagatzeko muga apalduz.

Neurri horiek zinez betearaztea da ere egiazko erronka EAJrentzat. Euskal Elkargoak hartu erabakiak gutti gauzatzen dira egiazki. Jabeek ez dituzte neurri horiek ezagutzen, edo, ez dituzte gauzatzen, ez baita prozedura eraginkorrik beren jarrerak zaintzeko eta zigortzeko. Alokatze plataformek operazio bakotxaren jakinean utzi beharko lukete automatikoki zerga administrazioa. Plataforma horien bidez alokatzen duten jabeek Euskal Turismo Bulegoari edo kostaldeko turismo bulegoei informazioa beharko lukete helarazi ere. Informazio banatze horri esker neurrien zainketa zorrotza egin daiteke. Zainketa eta zigortze neurri horiek gauzatu behar dira iruzurren kontra. Berrikitan baliabide berri batzu hartu ditu Euskal Elkargoak. Zigortze neurriak hartu behar dira iruzur egileen kontra Euskal Elkargoa eta zerga administrazioaren lankidetza bati esker.

Turismorako eta epe motzeko mubleen alokazioak ere erregulazio gehiago eta eraginkorrago bat ukan behar dute, jabetza pribatua, baina ere interes orokorra errespetatuz, bereziki herrian bizi diren jendeek alokatzeko bizitegiak aurki dezaten prezio arrazointsu batean eta behar diren kopuruan.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.