Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/08/31

Amets histuratik itxaropenarat ?

Konstituzio Kontseiluak Molac legea zentsuratu ondoren, " lurralde hizkuntzak " mehatxatzen ditu ikastola motako murgiltze eredu pribatua zein publikoak.

rss Ezagutzera eman
Amets histuratik itxaropenarat ?

ARGAZKIA JAITSI

Atzoko errektoretzaren iragarpenak itxaropen bat emaiten digu.

EAJk begi onez ikusten du euskarazko 3 murgiltze klase publikoen irekitzea, Aiherra, Idauze Mendin eta Arrosan. Ama eskola, erakaskuntza publiko eta pribatu katolikoei dagokie. Larrainekoari dagokionez, ulertezina atsemango genuke baztertua balitz.

Beñat Arrabit, Arrosako auzapez jeltzalea eskertu eta  zoriondu nahi du EAJk. Udalerri hau lehena da % 100 murgiltzeko eskaintza proposatzen duena: ikastola, eskola publiko eta pribatu katolikoa.

Legelariaren mugen aintzinean, Konstituzio aldaketaren borrokak inoiz baino garrantzitsuagoa izaiten jarraitzen du. Murgiltze klaseen idekitzea ezin dira legezko lausotasunaren eta administrazio bidegabekotasunaren menpe egon. Frantsesa ez da jada Frantziar Errepublikako hizkuntz bakarra izan behar, aipatutako eskualde hizkuntzak badirelarik. Lurralde hizkuntzek onarpen ofiziala izan beharko lukete, lurralde estatutu bereziekin batera.

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.