Next Euskadi
ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Artxibak

2021/11/22

EAJ-PNB-k begi onez ikusten du, Hazparneko bizitegi proiektua bertan behera utzia izatea.

Asteburu hontan, bizitegi proiektu pribatu bat baztertua izan dela jakinarazi du Hazparneko herriko etxeak. 52 apartamendu eraikiak izan behar ziren.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNB-k begi onez ikusten du, Hazparneko bizitegi proiektua bertan behera utzia izatea.

ARGAZKIA JAITSI

Goresmenak EAJ-PNBren partez, Isabelle Pargade, bere taldea eta Urkoi-ko biztanleei, Azaroaren 6an proiektu horren aurka egindako mobilizazio baketsu, fermu eta eraginkorraren gatik.

Lapurdi Barnekaldea ez da kostaldeko lo gela lurraldea bilakatu behar. Proiektu honek lur funtsaren eta bizitegien merkatuen mehatxuak laburbiltzen ditu : lur funts eraikigarrien ahalik eta erabilera errentagarriena, lurraldearekin loturik gabeko proiektu isolatua. Urkoi auzoak biztanlez kasik bikoiztu egingo zuen. Errepideak, saltegiak, ... Azpiegiturak ez ziren egokiak izanen gorakada demografiko ikaragarri horrekilan. Azkenean, hiriguneetatik kanpo dauden bizitegi multzoen isolamendu ondorioa hainbat urteren buruan.

Ipar Euskadiko biztanleentzat bizitegiaren gai minberatsu horri buruzko barne gogoetan dabil EAJ-PNB.

Lur funts eta bizitegien merkatuen kudeaketa publikoa defendituko du EAJ-PNBk.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.