Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2021/12/02

Migranteen krisialdia : Europar Batasunak Estadoen arteko ekimen azkarra eta koordinatua egitea sustatzen du EAJ-PNBk

Astelehenean, Euskadi eta Euskal Elkargoko presidenteek beren engaiamendu humanitarioa berriro aldarrikatu dute, mugan gertatzen den migrazio krisialdiaren aintzinean.

rss Ezagutzera eman
Migranteen krisialdia : Europar Batasunak Estadoen arteko ekimen azkarra eta koordinatua egitea sustatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Bat eginez, fermuki galdegin dute « ekimen azkar eta koordinatua » Europar Batasunaren gandik, migrazio krisialdi hori bazterrera utzi gabe. 

EAJ-PNBk dei hori sustengatzen du gure lurraldean ezagutzen dugun egoera apalgarri eta tragikoa ez dadin berriz gerta. Azken asteotan, 7 pertsona hil dira Lapurdin, bizi hobe bat bilatzen zutelako. Ixtripu hilkor horiek Calais inguruan bizi tragediarekin bat egiten dute, han beste 27 pertsona hil ondoren, duela aste bat. 

EAJ-PNBk bi euskal erakundeen ordezkarien engaiamendua osoki sustengatzen du, tratamendu duina eta humanoa eskaintzen jarraitzeko, bidaian dauden pertsonei eta nazioarteko babespenaren bila dauden pertsonei. 

EAJ-PNBk sinesten du Europar Batasunaren gaitasunean neurri azkar eta koordinatuak hartzeko, bidaian dauden migratzaileen sekuritatea bermatzeko. Estadoak deitzen ditugu beren jarrera soberanistetaz ateratzea  gogorki borrokatzeko jendeen trafiken aurka. 

Peio Etxeleku, Ipar Buru Batzarraren burua

Artxibetako argazkia – Iturria : www.irekia.eus

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.