Artxibak
2022/01/27
2023ko Frantziako Itzulia : Hego eta Ipar Euskadi bat egiten
2023ko Frantziako Itzulia, Hego Euskadin hasiko dela baieztaturik izaitea zoriontzen da EAJ-PNB.

Christian Prud’homme, Frantziako Itzuliaren zuzendariak eta Euskal Autonomi Erkidegoko arduradun politikoek, astezken hontan, 2023ko Frantziako Itzuliaren 3 euskal etapak aurkeztu dituzte, Gasteizen, Europa Jauregian.
2023ko Uztailaren 01ean abiatuko da Bilbotik, 2 egunentzat, Hego Euskadin : Bilbo-Bilbo ibilbide zirkular batean, eta Gasteiz-Donostia. Hirugarren egunean, Amorrebietatik izanen da hasiera eta Ipar Euskadi zeharkatua izanen da Irunetik gaindi.
EAJ-PNB pozten da ikustea Hego eta Ipar Euskadi lotuak direla, goi mailako kirol lehiaketa baten bidez. Gertakari honek irudi baikor eta egiazkoa erakutsiko du : herri kooperatzailea, eraginkor bere antolakuntzan eta osoki Europearra.
EAJ-PNBk ikusten du berriro ere Hego Euskadiko kargudunen gaitasuna, lehen mailako kirol gertakari baten erakartzeko, 2018an egiten zuten bezala, errugbiaren Europako finalentzat edo 2019an, saskibaloiaren Euroligako finalaldiekin.
EAJ-PNBk arrakasta honen eredua azpimarratzen du : jarraitu beharreko Hego eta Ipar Euskadiren arteko lankidetza : Hego Euskadiri lotzea beren erakargarritasunaren gaitasunaz baliatzeko gure egiteko moldeak eta berezitasunak ekarriz.
Argazkiaren iturria : Deia egunkaria
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31