Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2022/03/07

Yvan Colonna : Estatuak ere kontuak eman behar ditu

2003an atxilotua, hiru epaiketen ondorioz, 1998an Claude Erignac Korsikako prefetaren hilketagatik kondenatua izan zen Yvan Colonna 2011an.

rss Ezagutzera eman
Yvan Colonna : Estatuak ere kontuak eman behar ditu

ARGAZKIA JAITSI

2013az geroztik, Arlesko espetxean (Bouches-du-Rhône) betetzen ari da zigorra, DPS estatusarekin, hau da, " bereziki seinalatutako presoa". Presoen Nazioarteko Behatokiak (OIP) erregularki kezkatuta agertu da "murrizketa handiko neurrien aplikazio automatikoei buruz », Frantziak onartutako Europako Espetxe Arauen aurkakoa dela iritzita. 2003az geroztik atxilotuta dagoen, Yvan Colonna-ri bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion, segurtasun eperik gabe, Parisko auzitegi bereziak.

2012an Kasazioko bigarren helegitea atzera bota zuenetik, Borgoko espetxean, bere familiaren ondoan espetxeratzea izaitea eskatu du, agintari judizialek erregularki baztertzen duten eskaera, DPS estatutuaren gatik, Borgoko espetxe zentroak ez baitu baimenik preso mota horien zaintzeko. Batez ere, egoeraren aldaketa orok iritzi publikoan eragina izango lukeela uste du Estatuak, eta Korsikan ordena publikoaren asaldura sor dezakeela.

Kontua da urteak pasatu ondoren, Yvan Colonnak espetxe egoera berezi bat pairatzen duela:  salbuespenezko tratua jasaten du, izena esaten ez duen heriotza-zigorrari dagokiona. Martxoaren 2an, asteazkenean, preso batek erasotua, bizitzaren eta heriotzaren artean dago orain. Preso-egoera berrikusteari uko egin zion Estatua, gertakariak Korzikako mugimendu abertzalearekin lotuta daudelako, bere harresien barruan bere segurtasuna bermatu ezin izanaren erruduna da gaur. Zigor larri eta sinboliko batera kondenatu ondoren, gero zigorren antolakuntzari uko egin ondoren, gaur egun, bere segurtasuna ez bermatuz, Estatuak erantzukizun ikaragarria du egoera honetan. Denak beldur gira ondorio katastrofiko bortitzetaz. Igande honetan, martxoaren 6an, 4.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Yvan Colonna-ren sustengatzeko Corten.

 

EAJ-PNBk Estatuak Yvan Colonna jasaten duen tratua salatzen du. EAJ-PNBk Estatuari eskatzen dio argi dezala Yvan Colonnak jasandako erasoa. Estatuak bere gain hartu behar ditu gai honetan dituen erantzukizunak.

Argazkia : Korzikan, Korten egindako elgarrizketa, Yvan Colonna-ren egoera salatzeko - Iturria : Corse Matin

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.