Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2022/03/16

Korzikako autonomiari buruzko eztabaidak eragin zuzena dauka Ipar Euskadirako

EAJ-PNBk Korsikako bilakaera politikoa jarraitzen du. Lortutako aintzinamenduak aurreikusten dutelako, Ipar Euskadin gertatuko dena.

rss Ezagutzera eman
Korzikako autonomiari buruzko eztabaidak eragin zuzena dauka Ipar Euskadirako

ARGAZKIA JAITSI

Tokiko egunkari bati emandako elgarrizketa batean, Barne ministroak autonomia estatutu bat aipatzen du Korzikarentzat. 

EAJ-PNBk deitoratzen du tentsio sozial handiko testuinguru batek, Frantziako Gobernuaren pauso berri hori aintzinatu dezan. Dena den, autonomia posible da gehiengo autonomista bat boterearen delako Korzikan, behin eta berriz, 2015az geroztik. Iragarpen efektuaren gibelean, autonomiak zentzu bat ukanen du, erakunde berriak tokian berean legegintzatzeko gai bada, zerga mailan barne. 

EAJ-PNBk ohartarazten du Ipar Euskadi bezalako 300.000 biztanletik gorako lurralde batek, autonomo bihurtzea litekeena dela, eskualdeko talde handien logika teknokratikotik urrunduz. 

EAJ-PNBk Ipar Euskadin defendatzen du, berehalako Euskal Erkidegoaren barne erreforma bat: desentralizatzea hautetsiei boterea itzultzeko. 

EAJ-PNBk  Lurralde Elkargo berezi baten proiektua aldarrikazen du, departamentu eta eskualdeko eskumenekin. Erabakiak hartzeko zirkuituak errextuko lituzke, erakundeak ez bailituzke partekatuko bere eskumen askok 64. Departamentuarekin eta Akitania Berriarekin. Elkargo horrek arau botere ere izango luke, etxebizitza, lurzorua, euskara edo zerga arloetan.

Argazkia : Gilles Simeoni, Korzikako presidente autonomista, EAJren arduradunekin, 2019ko Alderdi Egunean.

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.