Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2022/04/20

Emmanuel Macron-en alde bozkatzeko deia egiten du EAJ-PNBk

Emmanuel Macron hautagai eta karguan dagoen presidentearen alde bozkatzea deitzen du EAJ-PNBk heldu den Apirilaren 24eko hauteskunde presidentzialen bigarren itzulirako.

rss Ezagutzera eman
Emmanuel Macron-en alde bozkatzeko deia egiten du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Perfil goxoago bat badu ere, Marine Le Pen-ek eskuin muturreko hautagaia izaten jarraitzen du. Beraz, gure ustez, hautu argi eta garbi bat egin behar da. 

Gure engaiamendu politikoaz beste muturreko aldean dago Marine Le Pen. Jatorrizko pertsonen eta atzerritar edo atzerriko pertsonen arteko elkarbizitzari uko egiten dio. Kultur aniztasunaren kontra agertzen da, baita ere Europaren eraikuntza edo desentralizazioaren kontra. Ipar Euskadik ez du lekurik bere Frantziako nortasun bakarrarekin : nortasun frantsesa. 

Guretzat, Emmanuel Macron gaitz txikiagoa da. Bere ikuspegi zentralizatzailea, lurraldeen eta Euskal Herriaren kezketatik urrun egonez, bereziki nahigabetu gaitu. Alta, funtsezko gai ainitz herritarrengandik eta lurralde-berezitasunetatik ahalik eta hurbilen hartu behar dira : energia berriztagarriak eta klima-gaiak, garapen ekonomiko jasangarria, kalitatezko turismo menperatua, lurra edo etxebizitza. Euskara bezalako aipatu eskualdeetako hizkuntzen irakaskuntzak ere gainbehera izan zuen agintaldi honetan, Gobernuak zuzendutako Molac lege bazterketaren ondoren, konpromiso prekario eta asegabea ekarri zuen. 

EAJ-PNBk Europaren aldeko engaiamendu amankomuna orroitarazten du Renew Europe talde politikoaren barnean, Europako Parlamentuan. EAJ-PNBk Emmanuel Macron-en gain espero du egiazko elkarrizketa zuzena eta lasaia idekitzea, Ipar Euskadiko buruzagiekin, gure lurraldearentzat eta bertan bizi diren herritarrentzat, eraikuntza aldi berri baten hasteko.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.