Artxibak
2022/06/15
EAJ-PNB Nupes-etik baino hurbilago Elgarrekin-etaz
EAJ-PNBk hauteskunde legegileen bigarren itzulirako jarrera bat hartzen du.
Hautesle bakoitza da, noski, bere botoaren jabea. Baina, printzipio demokratiko eta abertzaleetan oinarritutako eragile politikoa da EAJ-PNB. Gure mugimenduaren Ipar Buru Batzarrak bere pentsaketa zabaltzen du, printzipio horietan oinarriturik.
Ipar Euskadi zeharkatzen duten 3 hauteseremuek Elgarrekin eta Nupes koalizioetako hautagaien arteko lehia bizitzen dute. Etorkizuneko diputatuek gehiengo presidentziala edo ezker muturreko Nupes koalizioa defendatuko dute, Frantzia intsumisioaren programan oinarritzen baita Nupes koalizioa.
Gehiengo presidentzialaren hautagaiak sustengatzen ditu EAJ-PNBk, Ipar Euskadin, bi zergati nagusien gatik :
-Nupes-en programa da zentralistena, eraginkor gabekoena, lurraldeetako errealitateetatik urrunena, subiranistena eta antieuropeistena. Funtsezko gaiak : trantsizio ekologiko eta klimatikoa, bizitza soilago eta ekonomoago baten bidezko erosteko ahalmena edo ekonomia ekoizle baikorra, ainitzez hobekiago antolaturik dira Europar Batasunaren eta tokian tokiko mailetan. Europa mailan, mundu mailako erronka horiei erantzuten diete proiektuak lagunduz. Tokian berean, gure baliabideak hobetzen dituzten proiektuekin: energia, hala nola, egur-energia, tokiko jakintasun ekonomikoak, elikadura-proiektuak, digitalizazioa, bidaia kolektiboak edo coworking/telelana, erosteko ahalmenaren alde. Gehiengo presidentzialaren hiru hautagaiek, legebiltzarkide edo departamenduko kontseilari gisa, desentralizazio nahia, europazaletasun engaiamendua erakutsi dute, nahiz eta EAJ-PNBk gai horietan engaiamendu berritu eta finkoago bat galdegiten dieten.
-Nupes-a, la France insoumise eta gehiengo korronte horretako Ipar Euskadiko hautagaiak dira euskararen eta eskualdeko hizkuntza eta kulturen kontrakoenak. La France insoumise-k eskualdeko hizkuntzei buruzko Molac legearen kontra egin zuen, hezkuntza pribatuaren aldeko legearen aitzakia erabiliz. Hizkuntza hauen defendatzaileentzat, egoeraren larritasunak manatzen du hezkuntza sail guziak laguntzea, ahal bezain bat hiztun gazte prestatzeko. Hizkuntza horiek Frantzian zainduak direla aldarrikatu zuten Nupes-eko hautagaiek, errealitatea alde batera utzita. Gai honetan, Frantzia intsumisioak frantses eta euskaldun edo gaskoiaren arteko tratu ezberdina onartzen du. Ultraliberalismoa defendatzen du : ekintzaileen edo ikasleen burrasoen engaiamendu askatasuna bakarrik kontutan hartzen dute. Arlo publikoan euskara ezartzea eskatuko lukeen edozein hizkuntza-eskubideri uko egiten diote, hala nola euskarazko harrera-eskubidea tokiko zerbitzuetan. Gainera, Eskualde Hizkuntzen Europako Gutunaren aurka daude.
Molac lege honen alde bozkatu zuten Elgarrekin lehian zeuden bi legebiltzarkideek.
Elkarrekin eta EAJ-PNBren artean ezberdintasunak badira ere, arrazoiaren hautuak koalizio honetako hautagaien alde bozkatzera gonbidatzera eramango gaitu, igande honetan, Ekainaren 19an, hauteskunde legegileen bigarren itzulirako.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/05
BERRIA
2024/12/02
BERRIA
2024/11/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/03/31
Europako Legebiltzarra
2024/06/07