Artxibak
2022/10/01
Berrueta : SAFER-a eta legea abusatuak ! Sor ditzagun laborantzako lurren mantentzeko tresnak
Arbonan Berruetako lurren salmenta salatzen du EAJ-PNBk.

Legea saihesteko dretxoa erabiltzen denean, espekulazioaren alde, tokiko laborantza mehatxaturik da argi eta garbi.
11 hektarezko laborantza lur salgai dira, aurreikusitako prezioa bikoiztuz, hau da, 200.000 €, 100.000 € ordez. Lurzoruaren jabetza hutsa edo “nue-propriété” delakoan baino ez da salgai, SAFER, laborantza lur funtsen erakundearen erosteko lehentasuna saihesteko, kasu hontan ez baitu ezer egiten ahal. Gozamena edo “usufruit” delakoa atxikitzen du saltzaileak. Beraz, teorian, lurra landu eta hortik etekinak ateratzeko beharrezko gaitasunak ez ditu hartzen erosle laborariak !
Auzitegietara kasu hau eramaiteko edozein ekimen sustengatzen du EAJ-PNBk
Euskal Elkargoak, kasu hontan murgildurik diren laborantza eragileei, sustengu osoa eta aktiboa ekarri behar dizkiela, galdegiten du EAJ-PNBk.
EAJ-PNBk tokiko, departamenduko eta eskualdeko politikariei eskatzen dizkie, diru funts bat sortzea laborantza lurretan inbertitzeko, lur parke bat eraikitzeko, ondotik, horien saltzeko, janari laborantza egitasmoei.
EAJ-PNBk galdegiten du Estatuarekin esperimentazio bat negoziatzea, espekulazioaren kontrako tresnak xutik ezartzeko, Ipar Euskadin. Herritarren eta legegilearen arteko galdutako konfiantza berreskuratzeko. Laborantza sektorean, SAFER-ek bete-betean eta kasu guzietan, erabili behar du bere erosteko lehentasunaren eskumena.
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
BERRIA
2023/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24