Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2022/10/26

EAJ-PNBk erabaki historiko bat lortzen du: nazioarteko lehiaketetarako euskal selekzioen aitortza ofiziala

Miarritzen Euskal Pilotaren Munduko Txapelketaren momento honetan, Madrilen, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNBren talde parlamentarioak euskal selekzioen ofizializazioan urrats erabakigarria eman berri du, pilotan eta surfean bereziki.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk erabaki historiko bat lortzen du: nazioarteko lehiaketetarako euskal selekzioen aitortza ofiziala

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBko legebiltzar talde honek kirolaren legearen emendakin bat aurkeztu du, batzordean onartua, federazio autonomikoen nazioarteko aitorpenerako. Kirolak «lotura historiko eta sozial handia izan behar du dagokion lurraldean». Bigarren kasua: federazio autonomikoa “ “Espainiako federazioa eraiki baino lehen nazioarteko federazio baten parte” izan zen. Pilota, gure herriaren kirol historiko eta nazionala da. Euskal Surf Federazioak bigarren baldintza betetzen du. 

Lehen urrats garrantzitsu hau Espainiako sozialistekin lortutako akordio baten emaitza da, bi alderdien arteko lankidetzaren baitan, Madrilen. Euskal selekzioen aldeko ekimen ainitzen ondotik, EAJ-PNBk negoziazioaren bide instituzionala baieztatzen du. Iraunkortasuna, anbizioa eta pisu politikoa behar dira hastapenean ados ez direnak bazkide bihurtzeko. 

EAJ-PNBk espero du euskal selekzioek etorkizun hurbilean Ipar Euskadiko kirolariei ere zabaltzea.

EAJ-PNBk kirol guztietan euskal selekzioen defentsan jarraituko du.

EAJ-PNBk lehen urrats garrantzitsu bat eman du euskal selekzioen ofizializazioan. Lehena baina ziur ez azkena.

Goza dezagun oraingo urratsa, pentsatuz hurrengo Mundialetetan, euskal selekzioko trikolorezko atorra, berde-zuri-gorria, jantziko duten pilotari horiei !

Argazkian : Andoni Ortuzar, EAJ-PNBren presidentea, surf eta pilota euskal federazioen ordezkariekin. Eskuinean, Ana Esther Furundarena, EBBko Hezkuntza, kirol, euskara eta kultur arduraduna.

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.