Artxibak

2023/01/24

Muga-postuen berriz idekitzearen aldeko Kotte Ecenarroren eskaera, sustengatzen du EAJ-PNBk

2021. urte hasieratik, terrorismoaren eta trafikoaren aurkako borrokaren izenean, hainbat muga-pasagune hetsiak dira Frantzia eta Espainiaren artean.

rss Ezagutzera eman
Muga-postuen berriz idekitzearen aldeko Kotte Ecenarroren eskaera, sustengatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

2021eko Azaroan, sei eurodiputatuek Europako Batzordea galdezkatu zuten, bi estatuen artean gehienik bigarren mailako trafiko bide horien hetsiera salatzeko.

2021eko Urtarrilean, Urkullu lehendakariak berak galdegin zion Jean Castex, garai hortako Gobernuko Lehen Ministroari, muga horien hesteari alternatibak aztertzea. Ia 2 urte geroago, egoera  ez da aldatu. Hendaia eta Irun-en artean, Avenida zubia hetsia egona da bi urtez. Beste euskal herriko etxeek, beste muga-postuetan (Izpegiko lepoa, Aldude eta Larrañe) egoera berean daude. Xiberoaren eta Nafarroaren arteko harremanak gaizki egiten dira. Euskal Elkargoko, Akitania Berriko Eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek, denek adierazi dute normaltasunera itzultzeko beharra.

Joan den astean, Emmanuel Macron presidenteak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko buruak Bartzelonan egin bilkuran ez zizkieten erantzunik eman muga eremuetako bizilagunen galdezketei. Mugetan blokeo hauen aintzinean, desobedientzia zibileko ekintzak sortzen hasi dira, joan den igandean Col de Banyuls-en gertatu den bezala, kolektibo batek, pala mekaniko batekin, muga hesten zuten hormigoizko blokeak desplazatu dituztenean. Gaur, Frantziako Gobernuaren erantzunak lortzeko ekintza sinboliko edo juridikoak egiteko prest agertu da Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza.

Hendaiako auzapezaren kezka bere egiten du EAJ-PNBk. Frantziako eta Espainiako Estatuek aterabideak lehenbailehen azter ditzatela galdegiten du EAJ-PNBk. Asteburu honetan, terrorismoaren eta imigrazioaren aurkako borrokaren baitan aterabide operatiboak garatzeko batzordeak, ez ditu mugitzeko askatasuna berreskuratu nahi duten tokiko biztanleen beharrei erantzunen.

 

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.