Artxibak

2023/02/08

EAJ-PNBk begi onez ikusten du laborantza-lurrak zaintzeko espekulazioaren aurkako programa bat onartzea

EAJ-PNBk Euskal Elkargoa zoriontzen du, Ipar Euskadin kokatu laborantza-lurrak zaintzeko asmo handiko programa onartu ondotik.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk begi onez ikusten du laborantza-lurrak zaintzeko espekulazioaren aurkako programa bat onartzea

ARGAZKIA JAITSI

Otsailaren 04eko larunbat honetan, Elkargoko Kontseiluak, erakunde honen Biltzar Nagusi bezalakoa, egitasmo hau baieztatu du.

EAJ-PNBk eskerrak ere eman nahi dizkie SAFERri eta Jean Claude Saint Jean bere president jeltzaleari, programa honen bultzatzaile nekaezinak izan baitira. Lurraren espekulazio kasuak gero ta gehiago izanki, lehen bailehen neurri sendoak hartu behar ziren.

Laborantza-lurren gaineko proiektu honek, Euskal Elkargoaren eta SAFERren arteko lankidetza segurtatzen du. Bereziki, laborantza-lurren lehenesteko hautua emana izanen zaio SAFERi, bere salmenta-prezioak ezarritako inguruko erreferentzia-balioak gainditzen dituenean. Horrela, kasuan kasuko eremuko erreferentzia-balio berri bihurtu diren prezio gero eta altuagoen espiral infernala gelditu behar litaike. Lehenetsi eta laborari erosleei bersaltzeko mekanismo honi esker, bitartekari gisa bilakatuko da SAFER-a, espekulazioa debekatuz eta lur horien laborantza bokazioa atxikiz.

EAJ-PNBk begi onez ikusten du aintzinapen hori eta interes handiz jarraituko du programa honen gauzatzea.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!